argitalpenak
«Nerbioiko piratak» eta «Zizili» kaleratu ditu Elkarrek haurrentzat
Unai Elorriagaren eta Mai Egurzaren «Zizili» liburuko protagonista ezer ikusten ez duen andre bat da. Esan diote Londresen badela jostun bat, apurtutako artaziekin betaurreko berezi batzuk egiten dituena, eta hara joatea erabakitzen du. Gaizka Arostegiren eta Bruno Hidalgoren «Nerbioiko piratak» istorioan, lagun kuadrilla batek pirata izatea erabakitzen du.