GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Gobernu espainolak konponbiderako aukera zapuzteko puztutako puxika hustu egin da

Igandean ETAko ustezko bi kideren atxiloketaren berri izan ostean, espainiar hedabide gehienek polizia operazioaren garrantzia, garrantzia interesatua alegia, puztu eta puztu aritu ziren arratsalde osoan, Barne Ministerio espainiarrak emandako datuek horretarako tartea ematen baitzuten. Barne ministro Jorge Fernandezek Oroitz Gurrutxagari euskal erakundeko aparatu militarreko buru izateaz gain, kide berriak biltzeko ardura egotzi zion, eta Xabier Aranbururi haren laguntzaile izatea. Hurrengo egunean, Gasteizko Barne sailburuak ezeztatu egin zuen ministro espainolaren bertsioa, ETAk jarduera armatua utzita daukala esanez. Ez dago aditua izan beharrik ministro espainolak emandako datuak errealitatearen isla bainoago bere Gobernuaren asmo eta nahien menpekoak direla sumatzeko. Atzo, Parisko Fiskaltzak aitortu zuen igandean atxilotutako bi lagunak ETAko agintari gisa auzipetzeko oinarririk ez dagoela eta azken egunotan puztutako espainiar puxika hustu egin zuen. Atxiloketa horien trataera ez da serioa izan; edonola ere, seriotasun ezaz haragoko kontua da. Larria da oso Madrilgo Gobernuaren erabilera propagandistikoa, are larriagoa konponbide aukera zapuzteko ahalegina izanda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo