GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora Urrezko lehiaketa

Finalean izateko geratzen diren azken txartelak banatuko dira Idizabalen

J.L.

Urrezko Aizkoran 23 urtez azpikoen eta 19 urtez azpikoen finalerdiak jokatuko dira gaur Idiazabalen, 19.30ean hasita. Hiru ziren izatekoak 23 urtez azpikoetan, aurten maila bakoitzean hiru finalista izango direlako, baina bi jokatuko dira.

Rodriguez II.ak eta Mugertza III.ak jokatu behar zutena ez da jokatuko. Herenegun, Maria Jose Mendizabal, Aratz eta Ugaitz Mugertza anaien ama, Fausto Mugertzaren emaztea, alegia, zendu zen istripu larri batean, 49 urte besterik ez zituela, eta horrenbestez, Aratz ez da gaur Idiazabelen izango.

Finala datorren astean da, eta Rodriguezek egingo du aurrera, baina une honetan horretxek izango du garrantzirik gutxien Mugertza familian. Aizkora eta herri kirol mundua jarraitzen duten guztiek bat egin dute mutrikuarrekin une latz hauetan, eta orain denen nahia hirurak berriro ere ahalik eta azkarren Euskal Herriko plazetan aizkoran ikustea da.

Beste finalerdietako batean, Ander Erasun eta Aritz Irazabal neurtuko dira, eta hirugarrenean, berriz, Oihan Larretxea eta Mikel Larrañaga. Batean Erasun faborito garbia agertzen da, baina bigarrenak estuagoa dirudi. Larretxea izango da faborito, baina Larrañaga sasoi betean dago, eta lan handia emango dio Berakoari. 19 urtez azpikoan, Eneko Otaño eta Eneko Saralegi finalerako sailkatuta daude, eta gaur Vicente II.ak eta Larrea III.ak jokatuko duten norgehiagokako irabazlea izango da beste finalista. Gaurko finalerdirako, Iker Vicente izango da irabazteko faboritoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo