GARA > Idatzia > Euskal Herria

GI-632 saihesbide berria, Zumarraga eta Urretxu artean, irekita dago jada

p021_f01_111x111.jpg

I.I. | ZUMARRAGA

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Larraitz Ugarte Bide Azpiegitura diputatuak Zumarraga eta Urretxu-Legazpi arteko GI-632 errepideko saihesbide berria inauguratu zuten atzo, eraikuntzan esku hartu duten beste hainbat ordezkarirekin batera. Zati berriak 2,1 kilometro ditu, eta ezaugarri nagusien artean Argisaoko 910 metro luzeko tunela eta Urolako zubibidea ditu.

«Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat oso garrantzitsua da Beasain-Bergara ardatz osoa eraikitzea, batetik, Goierri eta Debabarrena eta Debagoiena eskualdeak lotzen dituelako, eta bestetik, Gipuzkoako hainbat zonalde Bizkaiarekin, Nafarroarekin eta Arabarekin lotzen dituelako. Guztira, zuzenean 300.000 herritarrengan izango du eragina azpiegitura berriak eta, finean, Euskal Herriaren egituratzerako, barne egituratzerako, ezinbestekoa da», adierazi zuen Garitanok.

Ugartek falta diren bi zatien inguruko xehetasunak eman zituen. Urretxu-Antzuola eraikitzen ari da eta Antzuola-Bergara 2013ko urtarrilean hasiko da. 2015eko apirilean dena amaituta egotea aurreikusten da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo