«BIKTIMEI AGURKA»
Biktimei buruzko gogoeta egiten du Fito Rodriguezek bere aforismo liburuan
Jokin Apalategik azaldu bezala, gogoeta hagitz landua, aberatsa eta konplikatua egin du Fito Rodriguezek «Biktimari agurka» aforismoz osatutako lanean (Utriusque Vasconiae). Indarkeria, politika, heriotza, oinazea... Gai guztiak sartzen dira biktimez hausnartzen duen liburuxka txiki honetan. Twitter perfektua da aforismoa; ideiak agertzeko aski den testu osoa baina laburra; zuzenean mamira jotzen duen gezi zorrotza.