GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Buruko Txapelketa

Azterketarik zailena

Idoatek bere lehen finalerako txartela lortu nahi du jokatutako finalerdi denak irabazi dituen Irujoren aurka.

p049_f01_345x453.jpg

Jon ORMAZABAL

Egunotako gazte gehienak bezala, azterketa garaian zeharo murgilduta dago Mikel Idoate. Zuzenbide ikasketak egiten ari da Txantreako pilotaria, eta karrerako hirugarren urtean dago jada; hala, ekaineko azken astean lau azterketa izango ditu. Horrenbestez, legez beteriko apunte liburu mardul eta astunez inguratuta ematen ditu egunak. Hori bai, uneotan gehiago kezkatzen duen beste azterketa are zailago bat du buruan Idoatek: gaur Juan Martinez de Irujo buruz buruko maisuaren aurrean aurrera atera beharko duena.

Ekain hondarreko azterketekin ez bezala, Idoatek ondo baino hobeto daki prestatzen eta lanean emandako orduak, asko izanagatik, behar adina ez izatea litekeena dela baldin eta Iberokoak gaur bere eguna baldin badu. Azterketa galdetegiaren aurrean, liburu aurrean emandako orduek, inspirazio une batek, edo ezkutuan gordetako txuleta batek aurrera egiteko laguntza eman diezaiokete Idoate abokatugaiari; aldiz, Martinez de Irujo pilota astintzen hasten bada eta Iberokoak egun ona baldin badu, Idoate pilotariak badaki ia ezinezkoa izango duela erantzun egokia aurkitzea. Eta, egian esan, inor gutxik jartzen du zalantzan buruz buru lau aldiz txapeldun izan den pilotaria momentu bikainean iritsi denik gaurko partidara. Azken bi asteetan buruz buru jokatzerik izan ez duen arren, binaka kolpez oso fresko dagoela berretsi du berriki bere sasoirik onenean dela onartu duen Martinez de Irujok.

«Juan horrela dagoenean beldur pixka bat ematen du bere aurka jokatzeak, baina nik nire lana egin behar dut, ea egun onik ez duen; arriskatuz finala bilatu behar dut», azaldu zuen Idoatek material aukeraketan. «Nire beldurrik handiena Irujok erakustaldia eman eta nire gainetik pasatzea da. Aurretik Aimar Olaizola bera tanto bakarrean utzitakoa da eta 2010eko finalean Xalari gertatutakoa ere hor dago», onartu zuen.

Akatsik gabe

Txapelketa bikaina osatu eta gero, iaz azkenean txapela jantzi zuen Xalak utzi zuen Idoate bere lehen finaletik kanpo, eta, gaur arratsaldean, berriz, orain arte kanporaketa gisa jokatutako finalerdietan beti aurrera egin duen Juan Martinez de Irujo izango du aurrez aurre. Erronka zaila zinez. Orain artean, lau aldiz jokatu ditu Iberoko aurrelariak partida bakarrera jokatutako finalerdiak: 2005eko eta 2010eko txapelketetan Patxi Ruizen aurka (22-21 eta 22-6), 2006an Belokiren aurka (22-2) eta 2009an Oinatz Bengoetxearen aurka (22-15). 2004an ere izan zen finalean Iberokoa, baina orduko hartan ligaxka eran jokatu ziren finalerdiak.

Horiek horrela, ez da harritzekoa gaur arratsaldean Astelenan dirua Irujoren alde irtetea, nabarmen oso. Barriola eta Irujoren arteko partidan gertatu bezala Idoatek hasieran alde handia hartu ezean, ez dirudi artekariek lan handiegirik izango dutenik; momentuz, 1.000/200eko posturak kantatzea dute buruan.

Dena alde duela dirudien arren, Juan Martinez de Irujok nahiago izan du zuhur agertzea azken egunetan, horren ondo ezagutzen duen Mikel Idoatek jendeak uste duena baino askoz gehiago jokatzen duela nabarmenduz. Elkarrekin sarri entrenatzen dute eta behin baino gehiago joan dira elkarrekin partida edota material aukeraketa batera. Ostegunean, ordea, bakoitza bere autoan gerturatu zen Katedraleko aukeraketara eta gaur ere bakoitza bere kasa gerturatuko da Eibarrera.

Estelarraren aurretik ere oso partida garrantzitsua jokatuko da gaur Eibarren. Izan ere, Joseba Ezkurdia eta Alvaro Untoriak Promozio Txapelketako finalerako txartela izango dute jokoan. Behin eskuin orkatilan izandako hausturatxotik sendatuta, Arbizuko aurrelariak dirudi faborito, joko klasikoagoa egin ohi duen atzelariaren aurrean. Bien arteko lehen buruz burukoa izanda, ez dago inolako erreferentziarik. Irabazleak jada finalerako sailkatuta dagoen Jon Jaunarena izango du arerio promozioko finalean.

Bengoetxea pasa el test sin victoria

Aunque lo tuvo muy cerca -llegaron a ir ganando 16-19- Oinatz Bengoetxea, acompañado por Jon Ander Albisu, no pudo llegar al cartón veintidós en el partido en el que fue programado ayer para recuperar las sensaciones de vestirse de blanco. En una tarde muy calurosa dentro del Labrit, el delantero de Leitza, con más tacos de lo habitual, jugó su tercer partido en dos meses y piensa ya en la semifinal del próximo sábado ante Aimar Olaizola.

Pese a su intrascendencia, el partido de ayer fue un compromiso exigente de casi una hora de duración y 445 pelotazos, en los que terminaron imponiéndose Berasaluze VIII-Begino por 22-20. Fue un duelo igualado y con constantes alternativas en el marcador, en el que los más veteranos terminaron remontando un marcador adverso.

De todos modos, lo más importante es que nadie terminó lesionado y que las sensaciones de Oinatz Bengoetxea fueron positivas de cara al sábado. En principio, el de Leitza hará un entrenamiento exigente el martes y la elección de material será un día después. J.O.

Promozio txapelketa

Astelenako jaialdiko lehen partidan, Alvaro Untoriak eta Joseba Ezkurdiak Bigarren Mailako finalerako sailkapena izango dute jokoan. Irabazleak Jon Jaunarena izango du aurkari finalean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo