GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Pello Urzelai, 2012/6/3

Ateak ireki

Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpena balio handikoa da hurrengo pausoak eman ahal izateko oinarriak finkatzen dituelako. Zein dira oinarri horiek? Batetik, borroka armatua erabiltzeko garaia gainditutzat jotzea, are itzulezinago egiten baitu ETAk hartutako erabakia. Beste batetik, minaren onarpena, borroka armatuak eragindako minaz jabetzea -bakarra ez bada ere-. Azkenik, duintasunaren aldarrikapena, hau da, xantaia eta damutze-salaketaren bidea arbuiatzea. Hiru oinarri horien gainean eman nahi dituzte EPPKko presoek hurrengo pausoak. (...)0

Urte luzez eutsi diote espetxe politika bidegabe bati. Urrun, bakarturik, bizi-baldintza gogorretan... Elkarrekin egindako ibilbide horrek indarra ematen die garai berriari heltzeko eta baturik jarraitzeko. Espetxe politika ankerraren arduradunei ez gustatu arren. Presoek berek badute zeresanik euren etorkizunaz. Elkarrizketaren atea ireki behar da, beste ate batzuk -askatasunarena barne- ireki ahal daitezen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo