GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Jose Ignazio Ansorena

Athletic

(...) Ene jaioterrian, oroimena dudanetik, azaleko eta txantxetako erronkatxoa izan baita bilbotarrekin. Azken urteetan, baina, nago azaletik mamira, erronkatxotik gorrotora pasatzen ari ote den. Hainbat hedabidek eta politikarik horretarako laguntza emanda. Eta horren agerpenik garbiena futbolaren alorrean gertatzen da.

Agian futbolzale eta jarraitzaile ez naizelako, niri bilbotarren izateko manera hori -bada bizitza sozialean agertzeko bilbotar modu bat- gustatu egiten zait eta maiz inbiria ere ematen dit. Euskal Herriko antzeztokietan ibili garenok badakigu Bilboko eta Bizkaiko publikoak, oro har, askoz erantzun beroagoa ematen diola artistari esaterako Gipuzkoakoak baino. Eta ez tontoagoak direlako edo kriterio eskasagoa dutelako. Emozioak xalo-xalo agertzeko ez dutelako hainbesteko erreparurik baizik.

Horregatik ere, azken asteetan, Athleticen inguruan hainbeste festa eta zantzo gehiegizkoa ote zen kexua entzuten nuenean, niri Athleticen Eup! famatua oihukatzeko gogoa sortzen zitzaidan. Aitortu behar dugulako Athletic dela, Bizkaikoaz gainera, Euskal Herriko futbol taldea. Gipuzkoakoa Reala den bezala. Donostia ere mundu zabalaren ikuspegitik begiratuta, Bilboko auzo bat besterik ez da. Hori bai, auzorik ederrena.

(...) komeni da aipatzea lehen mailako euskal futbol taldeen artean himnoa jatorriz euskaraz duen bakarra Athletic dela. (...) Realarena ez da erraza jakiten zein hizkuntzaz dagoen. Onenaz ere, sasi-euskaraz dagoela esan liteke.

(...) Laburrean, Athleticen himnoaren doinuak bi gipuzkoarrek sortua da: Jose Olaizolak eta Feliziano Beobidek. Herri txikia gara eta. Eup!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo