ANALISIA | FRANTZIAKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK
EHBai-ren botoa gutiziatzen dute PSko hautagaiek
Igandeko lehen itzuliak zerbait argi utzi badu, hori ezkerreko abertzaleak, panorama politikoan ez ezik, hauteskunde esparruan ere beren pisua finkatzen ari direla izan da. Bigarren itzulirako pisu hori erabakigarria izango da PSko hautagaientzat, batez ere IV. eta VI. barrutietan haien beharra baitute Asanblea Nazionaleko eserlekua eskuratzeko. Bosgarrenean, berriz, badirudi oraingoan Jean Grenet eskuindarrak berea galduko duela.
Arantxa MANTEROLA
Ipar Euskal Herriko hauteskunde barrutietan joan den igandean EHBaiko hautagaiek erdietsitako botoek inoiz ez bezalako pisua izango dute. Ez bereziki hiruren artean metatutako bozen kopuruan sekulako aitzinamendua izan dutelako, baizik eta hainbat faktore direla medio -batik bat MoDemeko zentristen gainbehera-, PSko hautagaiek koalizio abertzalearen boto-emaileen babesa behar dutelako.
Premia hori bistakoa da IV. eta VI. barrutietan. Alta, Colette Capdeviellek (V.a) ez luke ezinbestekoa izango Jean Grenet egungo diputatua kanporatzeko. Baionako auzapeza, ordea, ez da kinka larrian dagoen bakarra.
Zuberoako kantonamenduekin, Nafarroa Behereko bostekin eta Bearnoko zortzirekin osatutako IV. barrutian Jean Lassalle zentrista ere ataka berean dago, baina haren eserlekuaren xerka dabilen Frantxua Maitia sozialistak ere ez du dena irabazia.
Izpurarra aspalditik ari da Pariseko Legebiltzarrean sartu nahirik. Jada 1981ean, François Mitterrand presidente hautatu izan ostean egin ziren legebiltzarreko bozetan, Michel Intxauspe eskuindarrarekin norgehiagoka horretan zebilen. Alabaina, ez da inoiz orain bezain gertu izan, eta bere ametsa egia bilakatzeko abertzaleen botoak behar dituela jakitun da. Horregatik, hauteskunde gauean bertan dei egin zien: «Front de Gauche-ko ordezkariekin aurretiko akordioa nuen, lehen itzulian gure artean boz gehien eskuratzen zuenaren alde ekingo genuela bigarrenean. EE-Berdeekin nazio mailako akordioa dago, ildo berekoa. Gero, Lopepek lortutako emaitza onak daude. Nire ustez, lehen itzulia abertzale izan den bezala, bigarrenean ezkerrekoa, benetan ezkerrekoa izan beharko luke haien botoak».
Lassalle bera ere abertzaleei keinuka ari da, ez baitauka UMPko hautesleek boza emango dioten bermerik. Haien zenbait aldarrikapenekin bat datorrela ere gogoratu du.
Zailagoa bada ere, VI. barrutian Sylviane Alaux PSko hautagaiak Michele Alliot-Mariek (MAM) 1986tik duen kargua eskuratu dezake, hor ere, baldin eta EHBaiko hautesleen babesa lortzen badu.
Presidentetzarako bozetan Nicolas Sarkozyrekin gertatu bezala, barruti horretako zenbait sektoretan -ezkerreko abertzaleena tartean- bada aspalditik MAM «botatzeko» desioa. Kontua da gaur egun asmo hori gauza dezakeenak gai batzuekiko duen jarrerak aurrez aurre talka egiten duela abertzaleen aldarrikapen gutxienekoekin.
Kontraesan nagusia Lapurdiko AHTren proiektuan datza. Alaux beti izan da aldeko, baina egitasmoak eragin duen aurkakotasun bizia dela-eta, kanpaina honetan herri-kontsulta egitearen alde azaldu da.
Halere, ezin da ahantzi MAMek oraindik ere eragin handia duela barruti horretan eta bazter guztiak astinduko dituela behar adina boz lortzeko ahaleginean. Hain zuzen ere, AHTren gaia da bere argumentu preziatuena, hirugarrengoz aurrean duen hautagai sozialista ez bezala, bera trenbide berria egitearen aurka baitago. Gainera, ez du denborarik galdu hori gogoratzeko eta mezu horretan indar berezia egingo duela adierazi zuen igande gauean bertan.
Datorren igandeko itzulian ia ziurtzat ematen da V. barrutian Colette Capdevielle PSko hautagaiak eskuratuko duela diputatu izaera. Zentristen aldetik beste barrutietan baino babes handiagoa izango duen arren, Jean Grenetek ez ditu boz aski bereganatuko urteotan izan duen eserlekua gordetzeko. Are, galera hori 2014an egingo diren udal bozetarako ere zoritxarrekoa litzaioke. Beraz, ez da baztertzekoa auzapez kargura berriro ez aurkez- tea deliberatzea. Hauteskunde gauean askoren ahotan zebilen «grenetartarren erregealdiaren amaiera» zetorrela.
EHBaik oraindik ez du legebiltzarrerako kanpaina bukatutzat eman, iragarri zuen moduan, «aste honetan ere bere pisu politiko saihetsezina baliatzeko asmo irmoa» baitu. Halere, koalizioak herriko etxeetako bozak ditu nagusiki buruan.
Kanpaina indartsua egin dute hautagaiek eta ordezkoek eta emaitzetan igoera nabarmenik (2007an baino 750 boz gehiago) izan ez duten arren, hirugarren indarra bilakatuta, hauteskunde esparruan ere beren lekua finkatu dutela egiaztatu da. Ezkerreko abertzaletasuna pixkanaka hartzen ari den lekua esparru horretatik harago baliotsua izango zaio gainera, esaterako, berezko erakunde baten aldarrikapenerako edota gatazkaren konponbiderako prozesuan.
Azken urteotan Ipar Euskal Herriko argazki politikoa zeharo aldatu dela ere berretsi da boz hauetan. Urteetan esan izan denak, eskuina jaun eta jabe zela alegia, ez du errealitatea islatzen. Estatu osoan nagusitu den joeraren haizeak heldu dira baita Lapurdira, Nafarroa Beherera eta Zuberoara ere. Alta, berezko faktore batzuek ere eragina izan dutela ezin da ukatu.
Esparru abertzaletik harago hedatu diren hainbat eskakizun, batik bat berezko nortasunarekin lotutakoak, jada ezin dira bazterrean utzi eta horiek dinamika berezia eransten diote esparru politikoari nahiz hauteskundeetakoari.
Bestalde, hamarkadetan eskuinak erosotasunean agindu du euskal lurraldeetan, eta pixkanaka pairatzen joan den higadurari itsu, harrokeriaz jardun du halako betikotasunaren ohantzean. Jarrera horren erruz, ez dute ordezko berririk prestatu eta orain hutsune hori ordaintzen ari dira. Ezin da ahaztu 60ko hamarkadatik (edo lehenagotik) eskuineko hautetsiek beren hautesleekiko izan duten jarrera klientelista, egungo egoera eta belaunaldietan arrakasta gero eta gutxiago duena, batez ere Parisen boterea galduz gero.
Ezkerreko hautagaiak ez dira ere berri-berriak. Alaux, esaterako, hirugarrengoz lehiatu da MAMekin eta Maitiarentzat oraingo saioa seigarrena da. Baina egun, horiek dira betiereko eskuineko diputatuei itzal egin diezaieketen bakarrak.
Datorren igandean litekeena da Ipar Euskal Herriak PSko diputatu bat baino gehiago izatea Asanblea Nazionalean. Hala ez balitz ere, ezin izango da eskuinaren menpean dagoela esaten jarraitu. Ezta ahaztu ere PSko hautagaiek kanpainan zehar agindu dutena, hots, Estatu frantsesak ezinbestean konponbide politikoaren prozesuan eragile gisa inplikatu behar duela helaraztea (eta konbentzitzea) bai legebiltzarrari, bai beren alderdikideei.
Aunque se ha votado un poco más que en el resto del Estado, la abstención en Ipar Euskal Herria también ha sido inédita en este tipo de elecciones. En 2007 alcanzó el 37,63% y el domingo pasado rebasó el 40,19% en los tres territorios.
Alice Leiziagezahar, candidata de la VI demarcación, ha manifestado que se pronunciarán hoy después de reunirse con EA, con quienes han formado la coalición Amalur. Dice «no estar muy convencida por algunas declaraciones de Maitia».
Tras felicitar al candidato de EHBai de su circunscripción, Peio Etxeberri-Ainziart, por sus resultados, el grupo municipal Biarritz Autrement, en el cual la mayoría son abertzales, ha llamado a votar por la candidata del PS, Sylviane Alaux.
Como es habitual entre las dos vueltas, los candidatos y partidos que se mantienen en la liza electoral se sumergen en la dinámica de contactos y negociaciones para conseguir el apoyo de los electores que, se supone, seguirán sus consignas de voto el domingo que viene.
Ya para ayer había concertados varios encuentros, entre ellos el del secretario departamental del PS, Pierre Chéret, con representantes de EHBai, que habían manifestado en la noche electoral que no darán «un cheque en blanco» a ningún candidato . No tienen confianza «en ninguno de los dos grandes partidos, porque no han estado a la altura de las cuestiones locales y sociales de Euskal Herria».
Advertían de que, aunque no es posible plantearse un llamamiento a votar a la derecha, están dispuestos a «hablar con todas las formaciones políticas» y esperan «posicionamientos concretos sobre temas fundamentales» por parte de ellos. La coalición de los abertzales de izquierda dará a conocer su decisión al respecto mañana.
Hoy lo hará la UMP que, al parecer, podría respaldar al candidato centrista de la IV. circunscripción, Jean Lassalle. A su vez, los centristas han anunciado que secundarán a Jean Grenet en la V. Sin embargo, la candidata de la VI, Marie Contraires, ha declarado firmemente que no se decantará por ningún candidato.
Por parte de la izquierda, Front de Gauche y NPA ya han llamado a no apoyar a la derecha. Los verdes de Europe Ecologie se resisten localmente a dar su apoyo abierto a los candidatos del PS, a pesar de que hay un acuerdo a nivel estatal. Por su lado, EAJ-PNB ha manifestado que no dará consigna en favor de nadie. A. M.
A pesar de los mediocres resultados, el secretario general de la UMP del Departamento Max Brisson ha subrayado los apoyos logrados por MAM en la 6ª y, en particular, por Max Oxibar (4ª) porque era «un candidato prácticamente desconocido».