etxepare
Euskara eta euskal kulturako irakurle izateko lehiaketa, irekita
Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kulturako lau irakurle hautatzeko lehiaketa publikoaren deialdia egin du. Bi irakurle Leipzig eta Freie Berlineko unibertsitateetarako, beste bat Veneziako Ca' Foscari eta Boloniako Alma Mater Studiorum unibertsitateetarako, eta beste bat Birminghamerako.