LEGAZPI
San Joan bezperan egiten den Alardea bertan behera gelditu da aurten
Legazpiko Alardearen antolatzaileek atzo iragarri zutenez, 1994. urtetik San Joan bezperan egiten duten Alardea aurten ez da egingo. Ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, iaz Hondarribian gertatutako zoritxarreko heriotza dela-eta, neurriak zorroztu egin dira. Neurri batzuen artean, eskopetarekin aterako den edonork arma lizentzia izan behar du ezinbestean eta ez dutenen kasuan balagabeko edo antzeko armak erabili ahal izango dituzte soilik. Hainbat arazo tarteko, aurtengo edizioa bertan behera utzi dute, «behar den bezala eta ahal bada aurreko edizioak hobetzeko asmoarekin».