GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

gestión de los residuos en Gipuzkoa

Plan berria txalotu, eta alderdiei ekarpenak eskatu dizkie GZZ-k

 

Oihane LARRETXEA | DONOSTIA

«Garrantzitsuena da zer erabakitzen den. Arazo larria dugu gaur egun eta konponbide ez toxikoa da behar duguna. Non eta zeinek erabakitzen duen… gu hor ez gara sartuko, baina amaitu daitezela ika-mika politikoak». Hala baloratu zuen atzo Gipuzkoa Zero Zaborrek (GZZ) Juan Carlos Alduntzin Ingurumen diputatuaren aurka EAJk, PSEk eta PPk abiarazi nahi duten mozioa.

Diputatuaren inguruan   dagoen eztabaidaren gainean  ez zuten adierazpen gehiago egin, baina Aldundiak aurreko asteartean Batzar Nagusietan aurkeztutako Aurrerapen Dokumentuaren Garapenerako Estrategia (2008-2016) oso ona dela adierazi zuten, bai ingurumen, ekonomia nahiz gizarte ikuspegitik. Horregatik, edukien inguruan ekarpenak egin ditzatela eskatu zieten alderdi ezberdinetako ordezkariei, «mamiari ez heltzeko bestelako kontuekin zalaparta ateratzen jardun beharrean», gaineratu zuten  Donostiako agerraldian.

GZZeko ordezkariek gogorarazi zuten ez dutela ontzat ematen «inolako errefusa mailarik», eta «azken helburua bidean sortzen diren errefusak ahalik eta kalterik txikiena egitea» dela. Honi erantzun ahal izateko, etorkizunari begira, bitartekoek aktibatuta egon behar dutela eskatu zuten.

Aldundiak proposatu duen ikerketa eta garapen atala txalotu zuen plataformak, zero zabor sistema batean «ezinbesteko ezaugarria» dela iritzita. «Errefusa birziklaezin hori, lurperatu ala erre beharrean ikertu beharra dago».

Azkenik, gogorarazi zuten bihar 10.30etik aurrera ekintzak egongo direla Saguesen, Donostian, eta 12.00etan errausketaren aurkako mosaikoa osatzen hasiko dira 12.30etarako prest izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo