Aitor Renteria 2012/6/13, kazeta.info
Errege-erreginak oinezko
(...) Ezustean, abertzaleak bigarren itzulirako gako nagusi bihurtu dira.
(...) Nekez emanen diote boza abertzaleek Alliot-Marieri, joan den hilabetean gogoratu zutelarik Jon Anzaren kasuan izan duen jarrera eta haren gain dauden susmoak. Beraz, Alliot-Mariek, zentristen eta eskuin muturraren indarra eskuratzeaz gain, abstentzioan bilatu beharko ditu falta zaizkion bozak. Parean, sozialistak. Baina AHTaren aldeko jarrera sostengatzen eta berezko instituzioaren aldeko pario garbia egin gabe. Euroagindua dela medio, Hollandek boterea hartu zuenetik egindako atxiloketak eta presoen urruntzeak ez du bidea leunduko.
Engaiamendu argiak eskatuko ditu EH Baik: berezko instituzioa izatea, euskara ofiziala izatea eta, batez ere, gatazkaren konponbidean urrats argiak egitea. Alta, eskumen hori Parisen dago, eta, haren baimenik gabe, gutxi egin dezakete diputatugaiek. Parisen proposamen zehatzak defenditzeko engaiamendu argia hartzea ez bada.
Grenet eta Alliot-Marie arriskuan daude, beraz. Sozialistek ere ongi neurtu beharko dute garai berri bat ireki nahi duten Ipar Euskal Herrian edo estatu arrazoia hobesten duten. Baina hitz ederren aroa iragana da, eta ongi dakite hori. Urrats historikoa egitea haien hautuaren esku dago. (...)