GARA > Idatzia > Euskal Herria

Nafarroako Gobernu eta Portlanden inposizioari aurre egitera deitu dute

GARA |

Hondakinak errausteko inposizioa dela-eta, Nafarroako Gobernuaren eta Olatzagutiko Portland lantegiaren kontra mobilizatzera dei egin du 3Mugak Batera plataformak. Iragan ostiralean agerraldia egin zuen herri ekimenak Olatzagutiko kultur etxean, Barcinaren Gobernuak Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuaren barruan Olatzagutiko porlan lantegia egoki txertatzen dela esan zuela-eta. Esan zutenez, «zonalde osoko herritarren borondatearen gainetik» pasatu da Gobernua, «bere esku dauden inposizio tresna guztiak» baliatuta, Udalaren borondatea zapalduz eta araudiak saihestuz, interes orokorraren izenean.

«Ezin da justifikaezina justifikatu eta ageriko froga da ezohiko tresna administratiboa ez dela hondakinak erretzen dituzten beste porlandegi bakar batekin ere aplikatu», adierazi zuten. Manifestazio handi bat deitu dute uztailaren 21erako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo