kolonbia
Euskaldunak ere Medellineko Poesia Jaialdian izango dira
Poesiaz beteko dira Medellineko (Kolonbia) bazter guztiak larunbatetik ekainaren 30era bitartean, urtero mundu guztitik iritsitako olerkariak biltzen dituen Poesia Jaialdiarekin. Aurten 22. edizioa du jaialdiak eta 73 poeta elkartuko dira, tartean Jose Fernandez de la Sota eta Kepa Murua euskal olerkariak, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.