GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherri taldeak oso erraz irabazi du denboraldiko bigarren txapela

J.L.

Goiherrik irabazi du denboraldiko bigarren txapela. Erandiokoek ia eskura zeukaten 640 kiloko garaipena, eta ez zuten hutsik egin, amaierako ekinaldia ere oso erraz irabazi baitzuten, talde guztiak oso erraz mendean hartu ostean.

Emozioa bigarren posturako zegoen, eta hori Mutrikuk bereganatu zuen. Gipuzkoarrek Goiherri taldearekin galdu egin zuten, eta gainerako talde guztiak mendean hartu zituzten.

Hortik atzera, berdinduta geratu ziren Goiherri B eta Gaztedi, baina azken hauek puntu gehiago zituzten, eta sailkapeneko hirugarren postua eskuratzeko balio izan zien. Goiherri B taldeak amaitu zuen laugarren postuan.

Gaztedi B orain arteko saio guztietan azkena izan zen, eta amaierako ekinaldian ere ez zen ezusterik izan eta azken tokian amaitu zuen.

Sailkapen nagusian, Goiherri izan zen txapelduna 15 punturekin, bigarren Mutriku, 10 punturekin, hirugarren Gaztedi A, 9,5 punturekin, laugarren Goiherri B, 7,5 punturekin, bosgarren Gaztedi B, 3 punturekin.

Pisu hau amaitu ostean, hurrena, datorren astetik aurrera, 600 kiloko txapelketa jokatuko da, talde berberekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo