GARA > Idatzia > Ekonomia

Krisiaren irteera herritarren ahotik etorri behar dela dio EH Bilduk

Maiatzean krisi ekonomikoari aurre egiteko proposamen sozioekonomikoa aurkeztu zenetik, plangintza Gipuzkoako herritarren artean gizarteratzeari ekin dio Euskal Herria Bildu koalizioak. Informazio saioetan parte hartze handia izan dela ikusirik, alternatiba herritarrek marraztu behar dutela uste dute sustatzaileek. Hori aintzat hartuta, jatorrizko testuari herritarrek egindako proposamenak ere gehituko dizkietela adierazi du koalizioak.

p023_f01.jpg

Iraia OIARZABAL |

Euskal Herria Bildu koalizioa osatzen duten alderdiek krisiari aurre egiteko garatutako proposamen sozioekonomikoa gizarteratzeko prozesuan buru-belarri dihardute azken bi hilabeteetan. Horrela, hamahiru aurkezpen egin dituzte eskualdez eskualde eta parte hartzea handia izan dela baieztatu zuen atzo Xabier Sotok (Alternatiba), Iñaki Ostolaza (EA), Ainhoa Beola (Aralar) eta Jone Etxeberriarekin (ezker abertzalea) eskainitako agerraldian.

Sotoren esanetan, egungo egoera ekonomikoa are zailagoa bihurtuko da Europar Batasunak espainiar finantza sistema erreskatatzen duenean. Estatu espainolaren interbentzioak herritarrengan ondorioak izango dituela gaineratu zuen. Gizarte murrizketa gehiago ekarriko dituela alegia, eta herriak burujabetza galduko duela.

Egoera horren aurrean, erantzukizuna norena den argi dauka koalizioak. Batetik, Mariano Rajoyren jarrera salatu zuen Sotok, batik bat errealitatea desitxuratzen saiatu delako. Zehazki, «Estatu espainiarraren interbentzioa iristear dagoenean», Rajoyk beste egoera bat irudikatu nahi duela salatu zuen.

Bestalde, PP, PNV eta PSOEk hartutako jarrera gaitzetsi zuen, hiru alderdiok zuzentzen dituzten erakundeak «entzungor» egiten dutela uste baitu koalizioak. Gainera, gizartearen onerako neurriak aurkeztu ezinean dabiltzala azpimarratu zuen, «bankuen eta enpresa handien merkatuari men eginez».

Sei ardatz nagusi

Egoera horren ondorioak gizarteko sektore kalteberek pairatzen dituztela adierazi zuen Sotok, eta horri aurre egiteko, alderdi abertzaleek garatutako proposamen sozioekonomikoak funtsezko sei ardatz dituela azaldu zuen.

Lehenik eta behin, zerga erreforma sakon eta bidezko bat egitea proposatzen du koalizioak, Bigarrenik, azpiegitura erraldoiak albo batera utzi behar direla nabarmentzen du. «Herritarrek azpiegitura hauek erabiltzea baino kezka handiagoak dituzte».

Horrekin lotuta, zerga erreformarekin lortuko den bilketa zabalagoarekin, krisi ekonomikoa kudeatzeko baliabide nahikoa lortuko liratekeela azaldu zuen. Diru hori gizarte gastuan eta zerbitzu publikoetan inbertitzea proposatzen du egitasmoak. Era horretan, hiru esparrutan inbertituko litzateke, koalizioaren ustez: ekonomian, gizartean eta bizimodu duina lortzean.

Bestalde, ikerketan, garapenean eta berrikuntzan inbertitzea planteatzen du, eskualde bakoitzaren beharrei erantzun eta bertako ehun produktiboa indartuz.

Azkenik, euskal banku publiko bat sortzea proposatzen du Euskal Herria Bilduk. Banku horrek ezinbestean enplegua sortzeko gaitasuna izan beharko lukeela nabarmendu zuen Sotok, horretarako sektore estrategikoetan inbertituz.

proposamenak

Zerga sistemaren erreforma sakona, azpiegitura handiak gelditzea, gizarte zerbitzuetan eta euskal ehun produktiboan inbertitzea eta euskal banku publikoa sortzea dira EH Bilduren proposamenak.

Ayuno solidario por la soberanía alimentaria

La iniciativa social «Ez irentsi-No tragamos» continúa con su campaña de reivindicación, a través de turnos rotativos de ayuno, por otro modelo económico y social basado en la igualdad. En el turno 37 de la campaña, el sindicato agrario EHNE ha cogido el relevo para reivindicar la soberanía alimentaria. En este turno, el miembro de EHNE de Bizkaia Patxi Gaztelumendi está llevando a cabo desde ayer un ayuno de 48 horas en favor de un sistema alimentario soberano.

Para ello, Gaztelumendi alterna su protesta entre la sede que EHNE tiene en Abadiño y la escuela pública de Larrabetzu, cuyo comedor escolar se rige por el principio de la soberanía alimentaria. Precisamente, Gaztelumendi apuntó que este modelo debería adoptarse en las escuelas públicas como primer paso para la socialización de este modelo de alimentación.

Gaztelumendi señaló que en los últimos treinta años se ha apostado por unas políticas tendentes a la desaparición del mundo rural, por lo que considera necesario implantar políticas que faciliten el desarrollo del sector y su sostenibilildad. Por ello, empezando desde el ámbito municipal, Gaztelumendi reivindica la necesidad de implantar políticas públicas en pos de la soberanía alimentaria, impulsando la agricultura y el mundo rural. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo