GARA > Idatzia > Kultura

jazza

Bermeoko XV. Jazzaldiak hiru kontzertu eta jam saio bat eskainiko ditu

Uztailaren 4tik 6ra ospatuko da Bermeoko XV. Jazzaldia eta hiru kontzertu eta jam saio bat eskainiko ditu. Jazzber jaialdian Getxoko Nazioarteko Jazzaldiaren lehiaketaren finalerako aukeratuak izan diren Tobias Menhart Quintet eta Miroslav Hloucal Quartet taldeek parte hartuko dute, besteak beste. Uztailaren 4an hasiko da aurtengo edizioa, Kafe Antzokian, Miguel Salvador Project taldeak 20.30etik aurrera eskainiko duen kontzertuarekin. «Viaje a Etreum» diskoak jasotzen dituen soinu moderno eta minimalistak aurkeztuko dituzte bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo