Zarautzen izango da irailean Suitzako txapelketa nazionala
Haritz LARRAÑAGA ALTUNA
Suitzarrek Zarautzen jokatuko dute titulu nazionala. Irailaren 11 eta 15 bitartean Suitzako txapelketa nazionala izango da.
Azken hamarkadan asko izan dira Zarautzen surf egiteko leku egokia aurkitu duten europarrak; Holandar, belgikar eta suitzarrek jada txapelketa ugari egin dituzte bertan eta udaro ikus daitezke kanpin inguruan.
Suitzarrei dagokienez, 15 urte daramatzate surf txapelketa nazionala antolatzen eta azken hiru urteetan Zarauzko hondartza aukeratu dute garrantzizko titulu hori lehiatzeko.
Gainera, parte hartzaileen artean zarauztarrak ere badira. June Erostarbe Geisser, esaterako zarauztarra da, baina ama suitzarra du eta txapelketan parte hartzen du.
Junek ez du hizkuntza arazorik eta parte hartzaileen artean beste bat izango da. Iaz lehiatu zen lehen aldiz, 12 urte besterik ez zituela, eta helduekin norgehiagoka jardun zen. Bere esanetan, ez zen oso gustura atera baina, hala ere, hirugarren postua lortu zuen.
n dira Zarautzen surf egiteko leku egokia aurkitu duten europarrak; Holandar, belgikar eta suitzarrek jada txapelketa ugari egin dituzte bertan eta udaro ikus daitezke kanpin inguruan.