GARA > Idatzia > Kultura

ZERUA eta INFERNUA

«Ez dago leku txarrik, esperientzia onak eta txarrak baizik»»

p056_f02.jpg

Jon ARRETXE
IDAZLEA

Jon Arretxek (Basauri, 1963) ez du oporrik izango aurten. Udan ez behintzat. Idazleak honela ibiltzen omen dira, nobela eta nobela artean. Arbizuko etxean (2004tik han bizi da, urte luzeetan Gasteizen bizi ondoren) emango du uda sasoia. «19 kamera» (Erein) liburua argitaratu berri du.

Nagore BELASTEGI | DONOSTIA

Nobela beltzean barneratu da azkenaldian euskal idazlea, baina bere kontakizunek bidaiari baten arima daramate barnean eta edonor munduko edozein tokira eramateko gai dira. Bidaiak udatik kanpo egitea nahiago du Arretxek, ordea, eta Euskal Herrian topatu dugu oraingoan.

Zein da, zure ustez, oporraldi bat pasatzeko tokirik aproposena?

Bat bakarrik? Ba, Varanasi, baina bat aukeratu behar dudalako. Oso leku interesgarria da, Indian toki klasiko bat. Beraz, munduan toki bat aukeratzekotan, hori.

Zertara joan behar da Varanasira?

Begiratzera joan behar da bartara, presarik gabe, ezertan ez pentsatzera, egun batzuk bertan pasatzera, gero beste toki batera joateko. Zure zentzumenei kasu egin behar diezu, hango musika entzun, tradizioaz busti, hinduismoa ezagutu... Indiako hiririk sakratuena da!

Varanasik inspiratzen zaitu...

Zenbait liburutan idatzi ditut Varanasiri buruzko kontakizunak. «Sustrai beltzak», «Oroituz», «Zazpi kolore»... horietan hiria aipatu dut.

Zer bisitatu behar da derrigorrez?

Ibai bazterra. Bertan ibiltzea polita da, han egoten delako jendea otoitzean eta gorpuak nola erretzen dituzten ikus daiteke.

Zein leku ez zenuke inola ere gomendatuko?

Ez dago leku txarrik! Toki guztietan izan ditut esperientzia onak eta txarrak. Adibidez, Pakistanen, toki batzuetan oso bizipen onak izan ditut eta besteetan harrika tratatu naute. Jakin behar da nola ibili toki bakoitzean, kontuz. Ohiturak, portaerak eta janzkera zaindu egin behar dira.

Uda honetan norabait joateko asmorik baduzu?

Idazlea naizenez, nik ez daukat oporrik. Duela gutxi atera dut nobela («19 kamera», Ereinekin argitaratuko duen nobelaz ari da) eta promozio lanean nabil. Arbizun geldituko naiz patxadaz.

 
 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo