
Twitterren itzulpenak lagun gehiago behar ditu
Twitter euskaraz egongo da uztailaren 5ean. Horretarako, ordea,Twitterren itzulpen zentroan laguntza behar dute jo eta su dabiltzan lagunek. Ekainaren 29an, itzulpenaren %67a eginda zegoen, hau da, %33 falta da oraindik. Askatasunerantz erabiltzaileak ohartarazi du ehuneko ehun euskaratzen ez bada, ez dela argitaratuko. Twitterrek bere gunean zortzi itzultzaile aktiboenen izen-zerrenda plazaratu du eta norbait gehiago laguntzeko prest balego, hona hemen helbidea: translate.twttr.com.