
Labar-artea teknika berrien argitara, Elhuyar aldizkarian
Labar-artea Goi Paleolitoan garatu zen; zehazki, orain dela 10.000 eta 40.000 urte inguruan. Leku batzuetan labar-artea aire zabalean aurkitu bada ere, aipatutako lekuetan haitzulo-barruetan dago. Arkeologoek gero eta hobeto ezagutzen dute adierazpen-mota hori, eta, ondorioz, orain arte nagusitu den ikuspegia aldatzen ari da. Dena den, oraindik badituzte erantzunik gabeko galderak; tartean, hau: zer funtzio zuten irudi horiek?