GARA > Idatzia > Kultura

Sobroneko Ur Museoak mendi-ibiliak eta piraguismoa eskainiko ditu

GARA | GASTEIZ

Sobroneko (Araba) Eskualdeko Turismo Bulegoa eta Ur Museoa udako sasoiarekin hasi dira hainbat berritasun eskaintzen; alde batetik, museoak sarrerarekin Sobronen inguruan mendi-ibiliak oparituko ditu eta, bestetik, piraguismoa egiteko aukera izango dute bisitatzaileek.

Bi erakundeek ateak ireki dituzte udari ongietorria emanez eta, horrekin batera, publikoari tokiko edertasunak eta Añana eskualdeko urak duen garrantzia erakutsiz.

Urte honetan Sobroneko Ur Museoak bere inguruak hobeto ezagutzeko aukera emango die bisitariei Ebro ibaia, errotak, iturburuak, paisaiak, presak, ur jauziak, eta zubiak ezagutzeko aukera ematen duen xenda-zaletasun ibilbide batekin.

Horrez gain, bisitaldi gidatuekin eta mendi ibilbideekin batera, piraguismoa egin ahal izango dute bisitariek promoziozko salneurrian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo