ANTZERKIA
Bellverren «ProtAgonizo» lanarekin agurtuko du denboraldia Pabiloi 6 guneak
Bilboko Pabilioi 6 gune eszenikoak Ester Bellverrek zuzendu eta eszenaratzen duen «ProtAgonizo» lanarekin agurtuko du 2011-2012 denboraldia. Ikuskizuna larunbatean eta igandean izango da ikusgai, 20.00etatik aurrera, aretoko arduradunek jakinarazi dutenez. «ProtAgonizo» obra eskaintzen duen aktoreak harriduraz ikusten du bere burua aldagelako ispiluan. Bertan, film bat balitz bezala, bere bizitzan ezagutu dituen agertokiak azalduko zaizkio, eta, hala, bere ibilbidean antzeztu dituen rolak eta 1980ko hamarkadan jorratu zituen errebistak ekarriko ditu gogora, genero horretan hasi baitzuen bere ibilbide artistikoa.