GARA > Idatzia > Kultura

MUSEOAK

Komisarioek eta arduradunek gidaturiko bisitak egingo dira Artiumen

Gasteizko Artium museoak bisitaldi bereziak proposatzen ditu erakusketen komisarioen eta arduradunen eskutik. Hain zuzen ere, bisitariek horrelako bi ekitaldi dituzte eskura: bihar, osteguna, 19.00etan, Ignasi Aballik «This Is Not The End» bisita gidatuko du, eta, uztailaren 12an, ordu berean, «Picassoren `Guernica': historia, oroimena eta interpretazioak» bisita egingo da. Banakokoei zuzendutako bisitaldiok partaide kopuru mugatua dute. Parte hartzea doakoa da Zentro-Museoko sarrerarekin. Argibideak eta erreserbak: 945 20 90 20.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo