GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora Nafarroako Binakako finala

Larretxeatarrak hasieratik bukaerara nagusitu dira

Amaieran minututik gorako tartea kendu diete bigarren sailkatu diren Rekodo eta Erasuni.

p031_f01_148x092.jpg

Jon LEUNDA

Donato eta Oihan Larretxea ziren atzo Nafarroako Binakako txapela lortzeko faborito nagusiak, eta ez zuten hutsik egin, erraz eskuratu baitzuten herrialdeko txapela. Ikaragarrizko jendetza batu zen Iruñeko Foruen Plazan. Bikote bakoitzak sei kana-erdiko eta beste horrenbeste 60 ontzako erdibitu behar izan zituen.

Larretxeatarrak oso indartsu hasi ziren. Lehen enborretik atera nahi izan zituzten aldeak, amaieran presaka ibili beharra ez izateko, eta helburua aise lortu zuten, ez baitzuten presaka ibili beharrik izan. Lehen enborretan aurkariek eutsi ahal izan zieten, baina lan erdietarako aldetxoa lortuta zuten, eta aparteko arazorik gabe lortu ahal izan zuten garaipena.

Behin Donatok eta Oihanek ihes egin ostean, bigarren posturako zegoen emozioa, baina horrek ere lan erdiak bitarte bakarrik iraun zuen, hortik aurrera Jon Rekondok eta Ander Erasunek ihes egin baitzuten; lehen postua eskuratzeko aukerarik ez baldin bazeukaten ere, bigarrengoari eusteko ez zuten inongo arazorik izan, eta lan ona egin ahal izan zuten bukaeran.

Juanjo Lopezek eta Aitor Senosiainek, berriz, lan erdiak bitarte bakarrik eutsi ahal izan zieten aurkariei eta hortik aurrera ez zuten aukerarik izan. Hala, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten.

Gaurkoa

Gaur ere 12.00etan jokatuko da Iruñeko Foruen Plazan herri kirol jaialdia, eta harri-jasotzaileak eta aizkolariak izango dira ikusgai. Bihar, aldiz, motozerra txapelketa izango da ekinaldirik garrantzitsuena. Mariñelarena, Arruti eta Salvador izango dira lanean arituko diren hiru motozerralariak. Egunero jarraituko dute ekinaldiek.

Bigarren postua

Lehen posturako emoziorik izan ez baldin bazen, bigarrengorako lan erdiak bitarte bakarrik iraun zuen, hortik aurrera Erasunek eta Rekondok ihes egin baitzuten.

Egunero

Iruñeko Foruen Plazan jokatzen diren jaialdiak atzo abiatu ziren sekulako jendetzarekin. Aste guztian zehar izango dira herri kirol ikuskizunak, datorren larunbatera bitarte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo