GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

desafioa

Unai Otañok oso erraz hartu ditu mendean Jon Larrañaga eta Juan Esnal

p031_f02_46x60.jpg

J.L.

Unai Otañok oso erraz irabazi zuen atzo Hernaniko Martitegi auzoan jokatu zuen aizkora desafioa, hiru minutu eta zortzi segundo kendu baitzizkien Juan Esnal eta Jon Larrañagari. Jende asko batu zen norgehiagoka ikustera. Aizkolariek lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako erdibitu behar izan zituzten. Bikotea txanda librean aritu zen lanean.

Orain dela bi aste ere tankerako desafioa jokatu zuen Otañok Abaltzisketan, nahiz eta orduan alde handia eman zien aurkariei. Atzo berdinean aritu ziren, eta ez zuen hutsik egin bigarrengoan, garaipena beretzat izan baitzen. Egin beharreko lan guztiak egiteko 16 minutu eta 52 segundo behar izan zituen.

Esnal eta Larrañaga saiatu ziren ahalik eta lanik txukunena egiten, baina Ibarrakoak hasieratik ihes egin zien, eta beti atzetik aritzea ez da batere erraza izaten, nahiz eta bi aritu. Azkenean 20 minutu behar izan zituzten beraien lanak amaitzeko. Garbi ikusi zen uda honetan modan jarri diren desafioek ibilbide luzea izan dezaketela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo