GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Trontza

Barberena anaiek nagusi izaten jarraitzen dute

J.L.

Ez zen inongo ezusterik izan, eta Barberena anaiek jarraituko dute Nafarroan nagusi izaten. Kañamares III.arekin eta Eugirekin bazegoen itxaropenik, baina txapelak lehengo lekuan jarraituko du.

Bikote bakoitzak hamalau epai eman behar izan zizkion kana-erdiko enborrari, etzanda jarrita, eta lau zutik jarrita. Hasieran Kañamares eta Eugi aurretik ibili ziren, baina enborra zutik jarrita ebakitzen hasi behar izan zutenean, faboritoek aurre hartu zuten, eta, hala, amaieran txapela jantzi zuten. Kañamaresek eta Eugik, berriz, Euskal Herriko finalean izango dute arantza ateratzeko aukera paregabea. Hirugarren posturako ere emozioa handia izan zen, baina amaieran Canok eta Maizak aurretik amaitu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo