GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Argi berdea erreskateari, alarma gorriak diz-diz

Bruselan batzartutako eurotaldeko Finantza ministroak, azkenean, bat etorri dira espainiar bankuen erreskaterako lehen 30.000 milioi euroko maileguaren inguruan. Europako erreskate funtsak bankuen birkapitalizazio zuzenean parte hartzeak zalaparta ugari eragin du Alemanian, Finlandian nola Herbehereetan. Eta eurotaldearen goi bileraren ondorioak interpretatzen aski lan badute oraindik. Italiar eta espainiarrentzat beren bankuen erreskate zuzenerako lehen urratsa izan zen goi bileraren emaitza. Angela Merkelen finantza ministro Wolfang Schaubleren esanetan, aldiz, errekaste funtsaren legeak ez dira aldatu eta, hortaz, zati bat mailegatu bai, baina harago ez dago joaterik. Merkatuetan aurreikuspen faltsuak ez sortzeko eskatuta, espainiar Estatua horien eraso espekulatiboetan kiskali gorabehera, Schaubelek erreskatea bururaino eramateak luze joko zuela esan zuen. Oraindik asmo-deklarazio fasean gaudela azpimarratuz.

Hasteko, bere etxe barruko politikan argi berdeak eskuratu behar ditu Alemaniak, besteak beste, Bundestag-enak. Zenbateko laguntza finantzarioa behar den ere argitu behar da, ez baitago batere garbi. «Erreforma estrukturalen arrakasta» ikusi egin behar da gero. Eta, hala ere, ikusteko dago erreskateari asmoen mailan emandako argi berdeari ez ote zaizkion benetako alarma egoera baten argi gorriak gailenduko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo