GARA > Idatzia > Kultura

Udate

Murrizketak izan dituzten arren, Adurtza auzoko jaiak bihar hasiko dira

Iris MURILLO | GASTEIZ

Gasteizko Adurtza auzoko jaiak asteburu honetan hastear direla-eta, Gasteizko Udalak auzoko festak eta Gizarte Etxea finantzatzeko jasotzen duten diru-laguntza %33 murriztu duela salatu du auzoko elkarteak.

Adurtza Auzo Elkarteko kide Aitor Ahedok jaiak hasi baino astebete lehenago 8.051 euroko aurrekontua -iaz baino 4.000 euro gutxiago, hain zuzen- izango dutela jakin dutela adierazi zuen.

Udalak, bestalde, auzoei diru-laguntzak esleitzeko sistema aldatu zuela azaldu zuen. Hala, auzo bakoitzak egindako diru-laguntza eskaerak 0tik 155ra puntuatzen ditu Udalak. Gutxieneko laguntzak lortzeko (1.500 euro), 50 puntu jaso behar dira. Aurten, diru laguntzak uda ostean jasoko dituzte, Udalak baieztatu duenaren arabera.

Bihar hasiko dira Adurtzako jaiak eta, diru kontuak alde batera utziz, egitarau zabala aurkeztu dute aurten ere.

Ostiralean, gaueko bederatzietan Adurtzineren jaitsierarekin, suziriak botako dituzte jaien hasieraren berri emateko. Larunbata izango da jaietako egun nagusia, Willis Drummond-en eta The Klubaren, -Skalariak taldeko abeslari ohiaren taldea- kontzertuekin.