GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

kirola | Surfa

Joko Olinpikoetan surfa ere egon daiteke

 Rio de Janeiron izango diren joko olinpikoetan surfa egoteko lanean ari da ISA.


 
Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

ISA erakundea (International Surfing Association) surfa joko olinpikoetan txertatu nahian dabil aspalditik. Lehen saiakera 2000. urtean egin zuten, Sidneyn, baina orduko hartan ez zuten lortu surfa gainontzeko kirolen pareko aurkeztu ahal izatea.

2016an Rio de Janeiron izango dira joko olinpikoak, eta ISAko lehendakaria, Fernando Aguerre, harremanetan jarri da Nazioarteko Batzorde Olinpikoko kideekin.

Aguerreren esanetan, ez da proposamen huts bat, jada nahiko aurreratuta dagoen proiektu bat baizik, eta Brasilgo jokoetan ez bada, aurrerago egingo diren jokoetan surfa presente izango delako ziurtasun osoa duela adierazi du.

Ekainean, Rio de Janeiron olatu onak izan ohi direla gaineratu du, eta hala ez izatekotan, egun olatu artifiazalak sortzeko dagoen aukera ez baztertzearen alde agertu da, nahiz eta onartu duen modu horretan kirol honek bere xarma gal lezakeela.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo