GARA > Idatzia > Mundua

Ipar Koreak armadako buru eta Kim Jong Unen aholkularia kargugabetu du

Ri Yong Ho, Ipar Koreako Armadako buru eta herrialdeko buruzagiaren konfiantzazko gizona, kargugabetu dute ustez gaixotasun baten ondorioz. Ezohiko erabaki hori, ordea, estrategikoa izan daitekeela uste dute hainbat analistak, botere lehien ondorioa.

p022_f02-148x100.jpg

GARA | SEUL

Ri Yong Ho, Ipar Koreako Armadako burua eta Kim Jong Un herrialdeko buruzagiaren konfiantzazko gizona kargugabetu dute gaixorik dagoela-eta, herrialdeko «Yonhap» hedabideak atzo jakinarazi zuenez.

«Langileen Alderdiko Batzorde Nagusiko Kontseilu Politikoak, bere gaixotasuna dela-eta, Ri Yong Ho bere kargu guztietan ordezkatzea erabaki du».

Zehatz-mehatz, Batzorde Nagusiko Kontseilu Politikoko Presidiumeko kide gisa eta Kontseilu Militarreko lehendakariorde gisa ordezkatu dute. Hala ere, ez zuten argitu Armadako buru izaten jarraituko duen ala ez, ezta nork ordezkatuko duen ere.

Ri Gobernuan eragin handiena duen militarra da. Kim Jong Il hil zenetik, bere seme Kim Jong Un egungo gobernuburuaren aholkularia izan da eta militarren babesa eskuratzen lagundu diona.

Kimekin eta bere osabarekin batera Kim Jong Ilen hilkutxa eraman zuen. Orduz geroztik, ekitaldi eta ospakizun militar guztietan Kim Jong Unen alboan agertu izan da.

Ipar Koreak Ameriketako Estatu Batuak, Txina, Japonia, Errusia eta Hego Korearekin bere programa nuklearrari buruzko -2008tik geldirik dagoena- elkarrizketei berriro ekiteko prest zegoela adierazi eta bi egunera iragarri dute kargugabetzea.

Hori dela eta, hainbat analista politikok Riren kargugabetzea estrategia baten parte izan daitekeela uste dute eta ez dela zehaztu gabeko gaixotasun baten ondorio. «Ezin dugu botere lehia baten ondorio denik baztertu», esan zuen Seuleko Unibertsitateko Bakerako eta Batasunerako Institutuko kide Chang Yong Suk. «Ipar Korearen duela gutxiko historiari erreparatuz gero, guztiz ezohikoa da horren kargu altua duen funtzionario baten kargugabetzea», gaineratu zuen. «Gertutik behatzen ari gara egoera eta zainketa estutuko dugu».

Ri 2009an izendatu zuten Armadako buru, inoiz izandako berrantolaketa handienean.

170.000 personas, según los organizadores, llegaron a Tokio desde sus provincias para exigir la parada nuclear, dieciséis meses depués del accidente de Fukushima, con la esperanza de que Yoshihiko Noda escuche el sentimiento antinuclear que no para de crecer y renuncie a la idea de autorizar la recuperación gradual de los reactores en Japón.

emaztea

Ipar Koreako buruzagi Kim Jong Un, astebetean hirugarren aldiz, ustez bere emaztea den emakume gazte batekin agertu zen jendaurrean joan den igandean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo