GARA > Idatzia > Euskal Herria

zuberoa

Terre Verte elkarteak konpostaje planta eraikitzeko lanak oztopatu ditu

Ipar Euskal Herriko zaborren tratamenduaren plangintzaren baitako Sarrikotapeko Mendixka zentroa eraikitzeko lanak oztopatu dituzte. Hain zuzen, astelehenean abiatzekoak ziren lan horiek, baina Terre Verte elkarteko hamar bat kidek oztopatu egin zituzten eta abuztuaren 9ra arte horretan jarraituko dutela jakinarazi dute. Lanak blokeatu dituzten ekintzaileen artean Sarrikotapeko auzapeza eta hainbat hautetsi dira. Bil Ta Garbi sindikatuak kudeatzen du hondakinen arloko plangintza eta prokuradorearen aurrean aurkeztu du afera, «`onura publikoko' aitorpena duten lanak oztopatzeagatik». Sarrikotapeko gunearen eraikuntza lanen lehen urrats honek etxeko hondakinen konpostajeari eta hondakinen bereizketari helduko die.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo