GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Kultura ez da luxua, herritarren eskubidea baizik

Rajoyren gobernuaren erabakiak, kulturari aplikatu beharreko BEZaren igoera beldurgarriak, kezka, nahigabea eta alarma gorriak piztu ditu sektorean. Ulergarria da ezinegon hori. Ulergarria denez ere, krisi garaiotan kultura luxua dela eta ez herritarren eskubidea dioen mentalitate batek, kultur munduaren ezagutza eta sentiberatasun ñimiñoena erakusten ez duen horrek, BEZa biderkatu izana. PPrengatik espero zitekeena da. Kultur industria berez egoera larrian egonik, neurriokin sektorearen jarraipena eta bideragarritasuna zalantzan jartzen da eta aurrera begira zeharo iluntzen da paisaia. Eta kasu honetan, gure ekonomiaren beste alorretan legez, euskal kulturaren gaineko eragina desastrosoa da, kinka larrian utziko baititu errekaudazioa ezinbesteko osagai duten museo, zinema, dantza eta beste hainbat errealitate eta adierazpen.

Blanca Urgell, Lakuako Kultura sailburuak, tonu gogorreko eskutitza igorri dio Espainiako Kultura ministro Wert-i. Neurriok kritikatzeaz gain, euskal instituzioek ez dutela lagunduko, ez dutela leialtasun eta lankidetzarik topatu aurreratu zion. Asmo-deklarazio legez egokia da oso jarrera hori. Eta hitzetatik harago, ekintza -baita kulturaletan ere- zehatz eta gauzagarrietan ikusgarri egin behar da. Desadostasunak benetako konfrontazio politiko bati bide emanez. Euskal kulturaren hobe beharrez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo