Aizkora
Saralegi eta Eraso datorren urtean Nafarroako Bigarren Mailan arituko dira
J.L.
Eneko Saralegik irabazi zuen herenegun Leitzan jokatu zen Nafarroako Hirugarren Mailako finala. Berarekin batera, Erasok lortu zuen datorren urtean Bigarren Mailan aritzeko txartela.
Aizkolari bakoitzak bi 45 ontzako eta bi kana-erdiko erdibitu behar izan zituen. Leitzarrak erabateko nagusitasuna erakutsi zuen, bigarren sailkatuari minutu eta erdi kendu baitzizkion. Horrelako lan labur batean, horrelako tartea ikaragarria da, eta ongi merezita lortu zuen txapela. Kanporaketan ere onena izan zen Saralegi anaietan gazteena, eta finalean ere bai.
Bigarren posturako Goñi zen faboritoa, berak lortu baitzuen kanporaketan postu hori, baina herenegun ez zen horrela izan, Erasunek aurre hartu baitzion minutu eta erdiko tartea kenduz eta Bigarren Mailara igoz.