GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Esku-eskura du 580 kiloko garaipena Goiherri A taldeak

J.L.

Goiherri A taldeak aurtengo txapel guztiak lortzeko bidea darama, herenegun jokatu zen 580 kiloko bigarren jardunaldia irabazi ostean. Une honetan sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, eta txapela esku-eskura dauka.

Erandioko taldeak berriro ere jardunaldiko tiraldi guztiak bereganatu zituen, eta aparteko arazorik gabe, gainera. Gauzak dauden bezala, ezinezkoa dirudi azkeneko jardunaldian berdeek esku-eskura duten txapela galtzea.

Bigarren postuan berriro ere Gaztedi sailkatu zen, eta Laukizkoek ere oso gertu dute bigarren postua. Goiherrirekin galdu egin zuten, baina gainerako arerio guztiak mendean hartu zituzten.

Hirugarren posturako borroka handia izan zen Goiherri B eta Gaztedi mistoa taldeen artean. Elkarren arteko neurketa berdindu egin zuten, eta aurreko biekin, berriz, galdu egin zuten. Getxo taldea mendean hartu zuten. Azken horiek, berriz, jokatutako tiraldi guztiak galdu zituzten.

Sailkapen nagusian Goiherri doa lehenengo 10 punturekin, bigarren Gaztedi 8 punturekin, hirugarren Goiherri B 5,5 punturekin, laugarren Gaztedi mistoa 4,5 punturekin eta azken Getxo 2 punturekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo