GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Txinga eroatea

Xanta Sousa beste maila batean dago

J.L.

Xanta Sousak irabazi du emakumezkoen Euskal Herriko txinga eroate txapela. Lesakarrak gainerakoei sekulako aldea kentzen die, eta hori Elizondon jokatu zen finalean argi eta garbi ikusi zen.

Kirolariek 25 kiloko txingak esku banatan hartu eta ahalik eta metro gehien egitea zuten helburu, eta Xantak 45 plaza, plaza erdi bat eta 5,17 metro egin zituen. Bigarren postuan, berriz, Amaia Elizagoien sailkatu zen, eta honek 15 plaza eta 3 metro egin zituen. Azken postuan Estitxu Almandoz sailkatu zen, 13 plaza, plaza laurden bat eta 3,72 metro egin ostean.

Leku berean Nafarroako Lokotx Biltze Txapelketa ere jokatu zen, eta hor ere ez zen ezusterik izan, garaipena lortzeko faboritoak, Fernando Etxegaraik, lortu baitzuen txapela, nahiz eta lau segundoko tartea bakarrik kendu zion Patxi Irazokiri, eta hamasei segundo, berriz, hirugarren postuan sailkatu zen Iñaki Telletxeari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo