Japoniak presidente hegokorearrak Dokdo irlak bisitatu izana gaitzetsi du
GARA |
Lee Myung-bak Dokdo irletara (Takeshima irlak japoniarrentzat) bidaiatu duen Hego Koreako lehen presidentea izan da. Uharte horiek direla-eta Japoniak eta Hego Koreak gatazka dute elkarren artean, nork bere lurraldekotzat jotzen baititu, 1953. urteaz geroztik Hego Korearen kontrolpean baldin badaude ere.
Tokiok bi herrialdeen arteko harremana nabarmen okertuko zela ohartarazi zion arren, presidente korearrak bidaia egitea erabaki zuen, eta ondorioz tentsioa areagotu egin da.
Jokaera horregatik protesta egiteko keinu gisa, Japoniako Gobernuak Hego Korean duen enbaxadoreari dei egin zion.
Koichiro Gemba, Japoniako Atzerri ministroak, Japoniako Gobernuak irla horien gainean duen jarrera zein den jakinda «presidentearen bidaia onartezina» dela adierazi zuen.
Uharteek dituzten arrantza baliabideez gain, ustez bertan dauden gas meategiak dira bi herrialdeen liskarraren kausa.
Lee Myung-bakek II. Mundu Gerraren urteurrenerako egun batzuk falta direla egin zuen bidaia, Hego Koreak Japoniarengandik independentzia eskuratu zueneko urteurrenean.
Hedabide japoniarrek, lehendakari hegokorearrak bidaia hauteskundeei begira bozkak irabazteko asmoz egin zuen.