
MUSIKA
DJ-ek berotuko dute gauero Alondegiko terraza
Hirugarren urtez Bilboko Alondegiak jarduerak eskainiko ditu Aste Nagusian. Terraza Club-aren bitartez, hainbat DJ ezagunek zuzeneko musika eskainiko dute. Besteak beste, Javi P3z eta DJ Makala artista euskaldunek girotuko dute Alondegiko terraza. Eguzkiaren Terraza izenekoak dar-dar egingo du hip hop, jazz, musika beltza, elektro, house, minimal, tekno eta beat potenteen erritmoan. Gauero DJ saio bi egingo dituzte, 20.30etik 01.30era, eta sarrera doakoa izango da.