GARA > Idatzia > Euskal Herria

Iheslariei buruzko egitasmoa «aspalditik» duela esan du Lakuak

Iheslari politikoak «bergizarteratzeko» plan bat lantzen ari dela «aspaldidanik» adierazi zuen atzo Lakuako Gobernuko Barne sailburu Rodolfo Aresek. Modu horretan erantzun zion Lakuak igandean «El Pais» egunkariak argitaratu zuen informazioari. Artikuluak Gobernu espainolak iheslari politikoak itzularazteko plan bat zuela zioen. Aresek plan horretan parte hartu ahal izateko ezinbesteko baldintza epaitegietan kausarik ez izatea dela esan zuen.

p012_f01.jpg

GARA | GASTEIZ

Lakuako Gobernuko Barne sailburu Rodolfo Aresek euskal iheslari politikoak «bergizarteratzeko» plan bat martxan jartzeko lanean dabilela «aspalditik» adierazi zuen atzo, ohar baten bidez. Horretarako, ezinbestekotzat jo zuen «ETArengandik aldentzea» eta «inda- rrean dauden joko arauak errespetatuz bergizarterateko borondatea erakustea». Honekin batera, Gobernu espainolak Lakuak «aspaldi» irekitako bidea hartu duelako bere poza adierazi zuen Aresek.

Modu honetan erantzun zion Lakuak igandean «El Pais» egunkariak argitaratu zuen informazioari. Honek atzerrian dauden iheslari politikoak Euskal Herrira itzultzeko plan bat egin duela azaldu zuen.

«Langraizko bidea» delakoa erabiliko litzateke epaitegietan kausarik ez dutenentzat, eta gainerakoentzat, berriz, zein egoera judizialean dauden eta zein ondorio izan dezaketen jakiteko komunikazio bidea martxan jartzeko asmoa dagoela gaineratu zuen igandean «El Pais» egunkariak.

«Egin beharreko bidea da hau eta ETA osatu zuten eta indarkeriatik aldenduz beren burua bergizarteratu nahi dutenen eskuetan dago hori egitea», gaineratu zuen Aresek.

Hala, plan horretan parte hartzeko «epaitegietan kausarik ez izatea beharrezkoa» dela nabarmendu zuen Aresen oharrak.

Biktimen elkarteek gisa honetako neurri eta planen aurkako iritzia izatea errespetatzen duela adierazi zuen Aresek, «baina terroristen bergizarteratzeari ekiteak demokrazia handia dela erakusten du», bere hitzetan.

Urkulluk diskrezioa nahi du

EAJko presidente Iñigo Urkulluk gisa honetako gaiak diskrezioz landu behar direla esan zuen Punto Radio irratian egindako elkarrizketa batean.

«Rajoyk badaki zer pentsatzen dugun indarkeriaren amaieraren gainean. Ez soilik espetxe politikaren gainean. Amaiera horrek armak uzten dituela eta bere burua desegiten duela dioen ETAren iragarpen bat behar du oraindik», esan zuen Urkulluk.

Gauzak horrela, EAJren burua «lana modu diskretuan» egitearen alde agertu zen. «Normalizazioan biktimen memoriak eta kanporatuen edo iheslarien bozkatzeko eskubideak badute lekua, baina baita zigorra bete dutenen edo orain Espainiatik kanpo daudenen bergizarteratzeak ere».

Kongresuko PPren eledun Leopoldo Barredak «ETA uzteko ateak beti irekita» daudela adierazi zuen Madrilen planari buruz, Onda Vasca irratian.

«Demokraziak beti izan ditu ateak irekita erantzukizunik ez dutenek euren egoera erregularizatzeko. Erantzukizunak dituztenek horiei aurre egin beharko diete, noski», zehaztu zuen Barredak.

filtrazioa

Gobernu espainolak ez du orain arte ofizialki ezer esan iheslariak «bergizarteratzeko» planaz. «El Pais» egunkariak igandean argitaratu zuena baino ez da zabaldu.

Herrira ve importante que los refugiados estén en la agenda

Desde la huelga de hambre que se lleva a cabo en el Hospital Donostia, Jon Garai (Herrira) afirmó que «es importante que se constate que en la agenda política de soluciones para este pueblo se sitúa el tema de los huidos, de las víctimas, de las personas presas, ya que todas estas cuestiones deben resolverse sin falta. Hay que resolver todas y cada una de las consecuencias del conflicto».

Garai se posicionó así cuando fue preguntado por el supuesto plan del Gobierno español para el retorno de refugiados políticos, sin ir más lejos porque según recordó «hasta el momento solo se conocen las pocas filtraciones que se han hecho al respecto». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo