GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA Aviron

Berdinketa on bat, Ximun Duhour atezainari esker

Jon LEUNDA

Avironek berdinketa on bat lortu zuen Pauen, amaieran golik gabe amaitu baitzen neurketa, baina horretan Ximun Duhour atezain lapurtarrak zerikusi handia izan zuen.

Partidako azkeneko minutuan Degoulek Paueko Becas lurrera bota zuen area barruan eta epaileak penaltia adierazi zuen. Bazirudien ordura arte egindako lan onak ez zuela etekinik jasoko, baina orduan agertu zen Ximun. Kanboko atezainak gelditu egin zuen Ekounda kamerundarrak jaurtitako penaltia, eta berdinketari eutsi zion Baionako Aviron taldeak.

Ordura arte bi taldeek ez zuten aparteko gol aukerarik izan. Egiten zuen beroak ere ez zuen gauza asko egiten uzten, eta amaieran emaitzarik justuena suertatu zen Bearnoko hiriburuan.

Ximun, Herisson, Degoul, Gradit, Camiade, Serra, Bidegain, Lalane, Cantero (El Melani, 40. min), Elisalde (Valois, 65. min) eta Mbaka (Graciet, 88. min) jokalariek osatu zuten Aviron taldearen hamaikakoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo