EPPK-REN ADIERAZPENA
Salbuespeneko neurriak altxatu, askapen prozesua aurrera
Sumindurik asaldatu gara. Josu Uribetxebarria kidearen muturreko egoerak asaldarazi gaitu. Oinarrizko eskubidea ezagutzeko, askatasunarena, bere egoera larria mugara eraman behar izan du. Josuren jokabideak harrotasunez betetzen gaituen bezala, Gobernu espainolaren jarrera miserableak gure salaketa bortitzena merezi du. Auziak egoera orokorra islatzen du eta egoera horri erantzun diogu espetxe orotako protestaldiarekin.
Izan ere, ezker abertzaleak bere estrategia politikoa berritu duela hilabete luzeak pasatu dira, ibilmolde demokratiko hutsean egindako ibilbidea. EPPK-k atxikimendu zuzen eta zalantzarik gabekoa eskaini dio norabideari, posizio politiko berrian barna hilabete batzuk ere igaro ditugularik.
Gure herria preso duten bi estatuek aldiz, inolako posizionamendu eta pausu politiko berririk ez dute gauzatu, Euskal Herrian, estatu bion lurraldeetan eta baita nazioartetik ere hala egin dezaten ahotsak gero eta hedatuagoak izan arren. Alde guztietan hainbeste sufrikario sortu duen gatazka politikoa bera abertzaleon imaginario kolektiboaren asmakizuna bailitzan dihardute arinkeria eta harrokeria handiz. Gatazkaren gako politikoak enoratzen eta haren ondorioak manipulatzen. Zertan ari dira nazioarteko begien ulertezintasunaren aurrean?
Ez gara gu izango maltzurkeria horietan eroriko garenak. Sufrimenduaz eta minaz ezagutza zabala dugu eta inori ez diogu desiratzen. ETAn aritu eta gure Kolektiboaren parte diren kideek seguruenik ongi asko ezagutzen dute atal hau, norberaren mina eta besteri sortutakoa. Zama pertsonal handia da daramaguna adierazpen anker, faltsu eta manipulatzaileei erreparatzeko. Sufrimendu eta min gehiago ez egoteko gako politikoari heltzea baino ez dago. Ezker abertzaleak ausarki irekitako bideen aurrean estatuek entzungor, temati eta beldurti dihardute baina aukera saihesten ezingo dute denbora askoz gehiago eman, interes propiotik goiz ala berantago heldu beharko diotelako aferaren muinari. Izan dadin inori kalte gehiago eragin aintzin!
Espainia eta Frantziari, iraganeko eskemetan jarraitzeko temakeria amaitu zaie. Krisi ekonomiko-politikoak, salbuespen egoeratik aukera politiko berrien eskenatokira igarotzeko abagunea eskaintzen digu. Arrazoia eta demokrazia inposatzen dira, euskal herritarren exijentzien formarekin izan ala Estrasburgoko erabaki eta aginduaren «lege-zamarekin» izan. Zentzuzko bideari ekiteko garaiz dabiltza, egoera politikoa jasangaitza bilakatzen ari badira ere.
Prozesu demokratikoak bultzada, urrats eta ekimen ausartak behar ditu. Euskal preso politikoon egunotako mobilizazio orokorrak, protesta eta baraualdiak, norabide garbia erakusten du. Europak espetxe politika kriminalaren denbora amaitu dela agindu du. Espetxe politika pitzatzen hasi da. Salbuespeneko neurrien garaia amaitu da. Sakabanaketaren bizitza agortu da, Euskal Herrian elkartu behar gaituzte prozesuari gure ekarpena egiteko. Amaieraren hasieran gaude, ez horregatik garai erraz eta xamurretan, borroka garaia da eta lortuko dugu! Orain berehala bahituak dituzten kide guztiak kaleratu behar dituzte: doktrinapean espetxealdia luzatu dieten kideak, kondizionalean direnak, eta noski gaixo larri ditugun kide guztiak etxeratu behar ditugu. Espetxeak hustu eta plazak bete arte!
Josuk kaleratua behar du duintasunez bizitzeko, kaleratua behar zukeen aspaldidanik. Hire tinkotasun eta samurtasuna barruan zeramazkiagu, biziko haiz gurekin betirako! Animo Josu, senide eta lagunei! Animo Iñaki Erro kideari ere ama zendu berriari azken agurra emateko ekarri-eraman krudela izan baitu gaixorik izanda.
Ezin aipatu gabe utzi Mikel Egibar kidearen senideek bisitatik bueltan izandako istripu larria, zeinaren ondorioz oso larriki zaurituak izan baitira emazte eta seme-alabak. Senideentzat sakabanaketa heriotza korridore izaten jarraitzen duela oroitarazi digun istripua. Gure adore handiena ere Mikeli eta haren senideei!
Azkenik txaloa zuzendu nahi diogu gurekin batera protestaldi honetan aldez edo moldez parte hartzen ari zareten herritar orori, izan baraurik ala kateaturik!
Euskal Presoak Euskal Herrira, amnistia-autodeterminazioa!!
EPPK, 2012ko abuztua
La situación de Iosu Uribetxebarria centra el comunicado emitido ayer por el Colectivo de Presos y Presas Políticos Vascos (EPPK), en el que se muestra convencido de que «la política carcelaria se ha empezado a agrietar. Se ha acabado el tiempo de las medidas de excepción. Se ha agotado la vigencia de la dispersión. Nos tienen que agrupar en Euskal Herria para poder hacer nuestra aportación en el proceso. Estamos en el principio del fin, pero no por eso en tiempos fáciles y agradables. Es tiempo de lucha y ¡lo conseguiremos!»
EPPK destaca que «Europa ha decretado que se ha acabado el tiempo de la política carcelaria criminal» y asegura que el Estado solo obtiene «incomprensión» ante los ojos de la comunidad internacional.
En esta línea, reivindica la liberación de todos los «secuestrados en las cárceles» tras haber cumplido sus condenas, por la negativa a aplicar la libertad condicional o pese a encontrarse enfermos. Y en un mensaje muy directo a Uribetxebarria, le expresan que «llevamos dentro tu firmeza y tu ternura, siempre vivirás con nosotros». EPPK considera que su caso es fiel reflejo de la situación global. Anima también también a los familiares de Iñaki Erro y Mikel Egibar, así como a todos quienes protestan estos días.
El Colectivo reflexiona sobre el sufrimiento creado por el conflicto para apuntar que «sabemos mucho de eso y no se lo deseamos a nadie. Los compañeros que han actuado en ETA y que son parte de nuestro Colectivo seguramente saben mucho del daño de cada cual y del infligido a otros. Es una gran carga personal la que llevamos encima para detenernos en declaraciones retorcidas, falsas y manipuladoras. Para que no exista más sufrimiento y dolor no hay más que afrontar la cuestión política».