Martin Garitano
Ana Ereño hil da
Ana Ereño Atxirika, urte luzez lankidea, laguna, burkidea izandakua... hil dala dioste. Paradoxa: telefonoz abisatu doste, Anak horrenbeste urtez «Egin»-eko telefonoaren arduraduna izan ondoren.
Zenbat oroitzapen -onak, txarrak eta dana-dalakuak- garai ia heroiko haietaz. Zenbat lagun komun, zenbat bizipen...
Gaur Anarengatik negar egitea tokatzen jaku, emakume ausart, abertzale -goitik beherakoa-, feminista, baina une honetan beste lagun batzuk ere gogora ekarri behar dittugu, berak bere bihotz emankorrean beti izan zittuelako: Santi, Josu, Iban, Jexuxmari, Salu...
Ondo gogoratzen dot azkenengoz Bilboko Bidebarrieta kalean topatu nuen azken aldian. Eta bihotzean gordeak dauzkat bere azken hitzak. Beti bezala, abertzalea,ezkertiarra, sensiblea, feminista. Ez dittut, ez, ahaztuko.
Egun haundira arte, Anita. Ezagutu zaittugunok ez zaittugu inoiz ahaztuko. Muxu haundixa, txikitxu.