GARA > Idatzia > Kultura

ZERUA eta INFERNUA

«New York-ek ikaratu ninduen, baina gauza asko aurkitu nituen»

p047_f02.jpg

Maiorga Ramirez
Politikaria

Maiorga Ramirez (Iruña, 1976) denboralditxo batez desagertzen saiatzen bada ere, guztiz deskonektatu ezin duen politikari horietakoa da. Bere ibileretan, New York-era egindako bidaia, bertako argi eta bizimodu azkarra, erabat zirraragarria egin zitzaiola aitortu digu Ramirezek.

Amaia GARTZIA | GASTEIZ

Nafarroako entzierro nagusiak ez galtzen abila da Maiorga Ramirez. Oporretarako denbora asko ez izan arren, egutegian gorriz markatuta ditu -nola ez- sanferminak eta bere Tafallako jaiak. Urrutira egindako bidaiei dagokienez, beti joaten omen da zerbaiten bila, eta New York-en gauza asko topatu zituen.

Parlamentari izateak tarterik uzten al dizu oporretarako?

Urtero saiatzen naiz behintzat astebetez desagertzen.

Eta nora ihes egiten du Maiorga Ramirez-ek?

Leku ezberdinetara joaten saiatzen naiz beti, gauza asko ikusteke dauzkadalako, edo nik behintzat hori sentitzen dudalako. Orduan, saiatzen naiz, nire baliabideen arabera, leku ezberdinetara joaten.

Eta ba al daukazu leku finkoren bat? Segur aski Tafallako festetan harrapatu zaitugu.

Bai, bueno, egia da beti saiatzen naizela egoten sanferminetan egun pare bat, eta nire herriko jaietan, batez ere, hilaren 14, 15 eta 16an. Halere, beti ez dut lortzen eta zenbait urtetan plan hauek aldatu behar izan ditut.

Euskal Herrian Nafarroatik kanpo ibiltzeak balio erantsia dauka, ETB ikus dezakezulako?

[Barre egiten du] ETB aukera bat da, besterik ez, baina askatasuna aukera horiek edukitzean oinarritzen da.

Zure bizitzan egin dituzun bidaietatik zeinekin gelditu zinateke?

Asko ikaratu ninduen New York-ek.

Ikaratu?

Bai, bai. Niretzat oso berezia izan zen; hain zuzen ere, ni beti bidaietara noanean, nahiz eta zehazki jakin ez, edo behintzat arrazionalizatu gabe, beti zeozeren bila noa. Eta New York-en gauza asko aurkitu nituen. Itzuli egingo nintzateke.

Parlamentaria izanda, deskonektatzea atsegin duzu ala egunkaria eta telefonoa hurbil behar dituzu beti?

Beti, beti. Orain dauden baliabideekin ezinezkoa zait Euskal Herriko berriei begiradatxo bat ez botatzea. Eta begiradatxo horien atzetik azkenean deiak datoz. Nahiz eta askotan deskonektatze hori proposatu, azkenean, beti erortzen naiz.

 

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo