GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Datozen hauteskundeak eta gaurko jarrerak

Hiru euskal lurraldetako hauteskundeak iragarri eta berehala hasi da kanpaina. Edo, hobeto esan, indar handiagoz jarduteko faseari heldu diote indar politiko guztiek. Proiektu eta, beraz, programa desberdinak dituzte denek, eta hautesleei eskaintzeko sorpresa gutxi. Jarrerak ere guztiz desberdinak dira, atzo bertan alderdi edo koalizio nagusiek adierazitakoaren arabera. EH Bilduko hautagaiak, aldaketaren -eta ez Gobernu aldaketa hutsaren- aldeko bere apustua agertu zuenean, bere talde politikoa adostasunak lortzeko ahaleginak egiteko prest dagoela esan zuen. PSEk eta PPk, berriz, argi utzi zuten EH Bildurekiko akordioak baztertzen dituztela. Hori alderdi horien «kalitate demokratikoaren» adierazgarri dela esan zuen Mintegik; hala ere, «kalitate demokratiko» hori aspaldi erakutsia zuten, Alderdien Legearen alde agertuta eta baztertze politikoa baliatuz zilegitasunik gabeko gobernua ahalbidetuz. EAJk, ordea, saihestu egin du litezkeen akordioen kontua, eta 30 urteko autogobernuaren bidea berreskuratzea du helburu, iparra iraganean kokatuta, beraz.

Parlamentu berriko indar korrelazioa ikusi ondoren, bertan zer itun egiten dituzten ikusi beharko da. PSEk eta PPk argi utzi dute norekiko adostasunik nahi ez duten, eta EAJk, lehenago edo geroago, erakutsiko du Gipuzkoako frontea EAEra zabaltzeko asmoa duenetz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo