GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

surfa

«Chasing Mavericks» surf filma ikusgai zineman

Jay Moriarity surflari zenduaren bizia kontatzen duen filma jada kalean da.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Jay Moriarityren bizia kontatzen duen filma «Chasing Mavericks» (Mavericksen atzetik), jada zineman ikus daiteke.

Santa Cruzeko surflari ezaguna zen Moriarity. 16 urte zituela egin zen famatua, zeren Mavericks-eko olatu beldurgarrian izan zuen erorketa baten irudiek munduari buelta eman zioten. Lau egun beranduago, olatuak txikiagoak zirela, leku berean hil zen Mark Foo, olatu handietako surflari hawaiiarra. 1994ko abenduaren 23a zen.

Moriarity 2001eko ekainaren 15ean hil zen, 22 urte egiteko egun bat falta zitzaiola. Indiako ozeanoko uretan hil zen, Maldiva uharteetan, urpekaritza egiten ari zela.

Gerard Butler da filmeko aktore nagusia eta iaz, gorriak ikusi behar izan zituen, izan ere grabaketarako Mavericksen surf egitera sartu eta olatu handi batek azpian antzeman zuen. Handik ospitalera eraman zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo