Oliver Stonek jasoko du 60. Zinemaldiko Donostia Saria
Donostian aspaldiko ezaguna den zuzendari estatubatuarraren ibilbidea omendu asmoz emango dio aurten Zinemaldiak Oliver Stoneri Donostia Saria. Stonek «Savages» (Basatiak) filma aurkeztuko du irailaren 23an Zabaltegi-Perlak sailean, eta, zuzendariarekin batera, Donostian izango dira pelikula aurkezten John Travolta eta Benicio del Toro aktoreak ere.
GARA | DONOSTIA
Hiru Oscar sari eta bost Urrezko Globo irabazita dituen Oliver Stone zinemagile eta gidoilari estatubatuarra omenduko du aurten Donostiako Zinemaldiak, bere ibilbidea goratuz. Halaxe jakinarazi zuen atzo jaialdiak ohar bidez. Izan ere, irailaren 21etik 29ra ospatuko den 60. edizio honen barruan estreinatuko da «Savages», Oliver Stonen azken lana eta sariarekin bere karrera osoaren aintzatespena egin nahi dio Zinemaldiak.
Donostiara bosgarren aldiz etorriko da Stone. Aurretik «Salvador», «Natural born killers» eta «World Trade Center» aurkeztu zituen Belodromoan eta «Looking for Fidel» (2004) dokumentala Zabaltegi-Bereziak sailean. Aurtengoan ez da bakarrik izango, Zabaltegi-Perlak sailean irailaren 23an estreinatuko den «Savages» filmaren protagonistak, John Travolta eta Benicio del Toro, berarekin izango baitira Victoria Eugenia antzokian egingo den aurkezpenean. Filma Don Winslow idazlearen izen bereko best-seller arrakastatsuan oinarrituriko thriller-a da eta Laguna Beacheko bi enpresariren istorioa kontatzen du.
Oliver Stone (Nueva York, 1946) AEBetako «zinema modernoaren zuzendari enblematikoenetako bat» dela adierazi zuen Zinemaldiak, «bere lanetan eztabaida handia sortzen duten gai sozialak eta politikoak jorratzen baititu, estilo bisual oso indartsuarekin».
Gidoilari gisa hasi zen zinema munduan, eta lehenengo Oscar saria Alan Parker zuzendariaren «Midnight Express» (1978) filmaren gidoiagatik jaso zuen. Horretaz gain, beste film ezagun batzuen gidoiak ere bereak dira; esaterako, John Milius zuzendariaren «Conan the Barbarian» (1982) eta Brian de Palmaren «Scarface» (1983) lanenak.
Zuzendari gisa egin zuen lehenengo lana «The Hand» (1981) fantasiazko thriller-a izan bazen ere, bost urte geroago utzi zituen agerian bere zinemari eta munduari buruzko kezkak, «Salvador» (1986) drama politikoarekin. Film horrek Zinemaldiaren barruan egiten diren Belodromoko proiekzioak inauguratu zituen bere garaian.
Ondoren, nazioartean ospea eta bi Oscar sari ekarri zizkion «Platoon» (1986) filmarekin Vietnamgo gerrari buruzko erretratu gogorra egin zuen; horri esker, zuzendari onenaren eta film onenaren sariak jaso zituen, hain justu.
Negozioen mundua gogor salatu zuen «Wall Street» (1987) lanarekin, eta berriz ere Vietnamgo traumaz aritu zen «Born on the fourth of july» pelikulan. Azken horri esker, zuzendari onenaren Oscar saria irabazi zuen.
Hurrengo filmetan Stonek Amerika modernoari buruzko erretratu sakon eta hunkigarria eskaini du, honako gaiak landuz: Kennedyren hilketa, «JFK» (1991); Richard Nixonen agintaldia, «Nixon» (1995); AEBetako gizartearen indarkeria, «Natural born killers» (1994); kirolaren munduko ustelkeria, «Any given sunday» (1999); eta irailaren 11ko atentatuak, «World Trade Center» (2006).
A las puertas de una nueva edición del Zinemaldia donostiarra, se acrecienta el goteo informativo relacionado con este multitudinario evento cultural que, en un corto plazo de tiempo, ha sorprendido por su decisión de no incluir varios documentales vascos en su extensa programación. Hace varias semanas supimos que el documental «Barrura begiratzeko leihoak» -filme colectivo rodado por Josu Martinez, Eneko Olasagasti, Mireia Gabilondo, Txaber Larreategi y Enara Goikoetxea, que pretende mostrar una imagen plural, sincera y humana del colectivo de presos vascos- no encontraba su hueco, ni siquiera en ese espacio denominado Zinemira que aspira a ser un escaparate fílmico dedicado a la producción que se lleva a cabo en Euskal Herria. Ahora le ha tocado el turno a otro esperado proyecto, el documental que Angel Amigo ha rodado en torno a la figura del presidente del PSE-EE, Jesús Egiguren, y que lleva por título «Memorias de un conspirador». El propio autor de la obra se ha mostrado un tanto contrariado ante esta noticia y, tras señalar que no pretende despertar ningún tipo de polémica relacionada con la no inclusión de ninguno de sus tres filmes -«Cazador de dragones», «El otro lado del espejo» y «Memorias de un conspirador»-, ha subrayado que «Zinemaldia es soberano de sus propias decisiones y solo a él compete la elección del material que será exhibido», pero, al hilo de lo expresado por Angel Amigo, a nadie se le escapa que el documental dedicado a Egiguren podría generar cierta controversia; sobre todo ahora que estamos a las puertas de unas nuevas elecciones. «Yo sé que todo lo que ha rodeado a Jesús Egiguren durante los últimos meses ha sido observado y analizado con gran meticulosidad -señala Amigo- y este documental no iba a ser una excepción. Lo único que me han dicho desde la organización es que «Memorias de un conspirador» ha generado mucha discusión en el seno del comité de selección pero ignoro si ha sido una discusión relacionada con la política o el nivel de calidad que pueda tener la obra. Cuanto menos resulta muy curioso que el documental sobre los presos y el mío no hayan sido seleccionados». Koldo LANDALUZE
Euskal zinemari eskaintzen zaion Zinemira saila bihar goizean aurkeztuko du Zinemaldiak. Dagoeneko jakina da «Barrura begiratzeko leihoak» eta «Memorias de un conspirador» behintzat ez direla bertan izango.
Irailaren 23an aurkeztuko du Oliver Stonek «Savages» pelikula Zabaltegi-Perlak sailean. Berarekin izango dira John Travolta eta Benicio del Toro aktoreak ere.