GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA Maila

Avironek oraindik partidarik galdu gabe jarraitzen du

ALBI 0

AVIRON 0

 

Jon LEUNDA

Lau jardunaldi eta oraindik ez dute partidarik galdu Baionako Aviron taldeko mutilek. Hori bai, irabazi ere bakarra egin dute -beste hirurak berdindu egin dituzte-, baina uda nola joan den ikusita, gauzak oso ongi doaz.

Partida ez zen ona izan. Euskaldunek taldea oso sendo jarri zuten atzealdean, eta lan bikaina egin zuten, Albiko jokalarien aukerak behin eta berriz zapuztuz. Kontraerasora joateko aukerak ere ez zituzten baztertu, eta Valois beteranoak golen bat edo beste sartzeko aukera onak ere izan zituen, baina, aldiz, ez zuen asmatu, eta azkenean puntu banaketarekin amaitu zen norgehiagoka, eta lapurtarrak, oso gustura.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo