GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Eskuzkoa

Zaleek zinez gozatu dute Urruñako Dongaitz Torneoan

Waltarik eta Ezkurrak Larretxearen eta Etxetoren aurka jokatuko dute finala bihar arratsaldean, atzo sekulako norgehiagoka jokatu eta irabazi ostean.

p036_f01.jpg

Jon LEUNDA

Waltarik eta Ezkurra II.ak Larretxearen eta Etxetoren aurka jokatuko dute Urruñako Torneoko finala bihar arratsaldean. Atzo jokatu ziren bi finalerdiak, eta Dongaitz trinketa bete zuten zaleek gozatu ederrak hartu zituzten jokatu ziren bi norgehiagokak ikusten.

Lehen finalerdia bikaina atera zen. Bertan, Larretxeak eta Etxetok 40 eta 39 hartu zituzten mendean Sorhuet eta Ozafrain. Norgehiagoka oso ona izan zen, lau pilotariek maila bikaina eman baitzuten. Markagailuan ez ziren alde handiak izan, eta azken txanpara bi bikoteak heldu ziren irabazteko moduan; amaieran Larretxeak eta Etxetok eskuratu zuten finala jokatzeko txartela, nahiz eta agian besteak ziren garaipena lortzeko faboritoak. Partida amaitu ostean entzun zuten txalo zaparradak erakusten du Urruñako trinketeko harmailak bete zituzten zaleek nola pasatu zuten .

Lehen finalerdia ederra atera baldin bazen, bigarrena ere ez zen izan atzera geratzeko horietakoa. Waltarik eta Ezkurrak 40 eta 38 hartu zituzten mendean Ibarrola eta Harizmendi. Neurketa aparta atera zen. Hemen ere lau pilotariek sekulako maila eman zuten.

Markagailuan ez zen inoiz alderik izan. Oraintxe batzuk bi edo hiru kintze aurretik, hurrena berdinketa, gero besteak aurreratzeko. Horrelaxe joan zen neurketa osoa, eta bi bikoteek irabaz zezaketela ikusten zen, baina beti bikote batek irabazi behar izaten du, eta atzokoan Waltarik eta Ezkurrak lortu zuten finalerako txartela. Irabazteko faboritoak ere beraiek ziren, baina uste baino askoz ere lan gehiago egin behar izan zuten garaipena lortu ahal izateko.

Plaza librean, atzo jokatu zen Esku Pilota Torneoko bigarren finalerdia, eta bertan Laduxek eta Errekak 30 eta 25 irabazi zieten Karrikarti eta Etxebarneri. Errekak bezperan astindu handia hartu arren, atzo Maitia ordezkatu behar izan zuen, eta azkenean datorren astean Saran jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Norgehiagoka oso ona izan zen, atzokoan lau pilotariek maila bikaina eman baitzuten.

Lekeitioko finala

Lekeition gaur jokatuko da San Antolin Torneoko finala. Olaizola II.a eta Apraiz Berasaluze VIII.aren eta Albisuren aurka neurtuko dira. Gertatzen dena gertatzen dela, txapela Asegarcerentzat izango da, bi bikoteak baitira enpresa berekoak.

Aimar Olaizola bilakatu da udako protagonista nagusia. Goizuetakoa sekulako sasoian dago, eta argi eta garbi utzi du zein den une honetan pilotaririk onena; gaurko finala ere bere baitan egongo da seguruenik ere. Berak duen maila ematen baldin badu, oso zaila izango dute aurkariek garaipena lortzea. Berasaluzek eta Albisuk garbi daukate jokoa atzean egin behar dutela, nafarra partidatik kanpo edukiz, baina hori ere ez da batere erraza izaten.

Belorado

Ongai-Peñagarikano 17 / Gorka-Cecilio 22.

Lodosa

Finalerdiak: Gazteak: Labaka-Cordon 16 / Irribarria-Erostarbe 22; 22 urtez azpikoak: Arrieta-Pazos 7 / Jaka-Rezusta 22.

Ramuntxo-Irun

Trinkete Eguna: Paleta goma: Suzanne-Camesaña 0 / Lissar-Sebas 2 ( 10-15 eta 13-15); Paleta larruz: Fusto-Duffau 2 / Laskoiti-Bergerot 0 ( 15-8 eta 15-7).

Urruña

Plaza Libreko Esku Pilota Torneoko finalerdia: Laduxe-Erreka 30 / Karrikart-Etxebarne 25.

Urruña

Urruñako Dongaitz Torneoko bi finalerdiak: Sorhuet-Ozafrain 39 / Larretxea-Etxeto 40; Waltari-Ezkurra 40 / Ibarrola-Harizmendi 38.

Garat-Donibane Garazi

Ehiztarien Torneoa: Oltzomendi-Pierre Ducassou 36 / Alfaro-Hegi 50.

Lezo

Lezoko Torneoko final-laurdenak: Gazteak: Larrañaga-Ander Imaz 22 / Cristobal-Mujika 7; 22 urtez azpikoak: Artola-Apeztegia 22 / Iriondo-Murgiondo 17.

Lekeitio (17.00)

Apezetxea-Pascual / Elezkano II.a-Beroiz; Lekeitioko San Antolin Torneoko finala: Berasaluze VIII.a-Albisu / Olaizola II.a-Apraiz; Lemuno-Aretxabaleta / Gorka-Ladis Galartza.

Galarreta-Hernani (16.00)

Urrutia II.a-Labaka / Matxin VI.a-Aizpuru III.a; Oinatz-San Miguel / Juaristi-Ion; Etxabe II.a-Etxeberria III.a / Endika-Barrenetxea IV.a; Matxin III.a-Zubiri / Otaegi-Olazar.

Baños de Rio Tobia (21.30)

Baños de Rio Tobia Torneoko afizionatuen final-laurdenak: Bigarren Maila: Villoslada-Iruzibieta / Zabala-J.Diez; Merino-Matute IV.a / Javi-Torito; Lehen Maila: Prado-Sanchez / Boto-Angulo.

Lezo (18.30)

Final-Laurdenak: Labaka-X.Imaz / Olano-Erostarbe; Helduak: Ojuel-Gorrotxategi / Mikel Rafaael-Uzkudun.

Urruña (17.00)

Larralde-Pierre Ducassou / Patrick Ezkura I-Bonebeltxe; Dongaitz Torneoko finala: Sorhuet-Ozafrain / Waltari-Paxkal Ezkurra.

Ordizia (17.30)

Rico IV.a-Otxandorena / Tainta-Mendizabal II.a; Aimar Olaizola-Albisu / Oinatz Bengoetxea-Begino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo