GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Anjel Lertxundi 2012/9/4. Berria

Ahoa uzki

Lehendakarigaietako bat da. EAEn bizi garen herritarron buru izan nahi baitu, botoa eskatuko digu kanpainako bozgorailu aspergarrietatik. Uste genuen lehendakarigai bat, bere proiektua aurrera eramateaz gainera, sentiberatasun desberdinen arteko talkak saihesten ahalegintzen dela; ez dituela enfrentamenduak bazkatzen eta gizentzen; komunitatea batu nahi izaten duela etorkizunaren bidean; harmonia bilatzen duela, ezen ez armonia; zu eta ni ere ordezkatu nahi gaituela munduaren aurrean...

Lehendakarigaiak esan berri du gaixorik dauden presoak bost axola zaizkiola, izan litekeen modu harroputzenean esan ere: ahoa uzki duela. Erkidegoaren zati handi batek, bakezko etorkizun bat amets, badaki presoen auziak zer nolako garrantzia duen: minimo zibilen errespetua eskatzeko ez dago inondik ere ez presoen ibilbidearekin ez haien gaurko jokabidearekin bat etorri beharrik.

Lehendakarigaiari, ordea, minimo zibilek bost.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo